Itzuli

Iruñeko Geroa Baik Navarra Suma kritikatu du udaltzaingoaren bizikletan ESEN formakuntzan erabiltzea debekatzeagatik

Udal taldeak azalpenak eskatu dizkio gobernu taldeari eta bizikleta horiek balio handikoak direlako ez direla utziko izan da koalizioak Navarra Sumaren aldetik jaso duen erantzun bakarra

    Javier Leoz Javier Leoz

    Iruñeko Geroa Baik gobernu taldea kritikatu du, ESEN formakuntza udaltzaingoaren bizikleten erabilera debekatu izanagatik. Zehazki, ostegun honetan, mugikortasun batzordean, Javier Leoz Iruñeko Geroa Baiko zinegotziak galdera luzatu dio Javier Labairu Navarra Sumako zinegotziari, “Segurtasun eta Larrialdietarako Nafarroako Eskolaren formakuntzan Iruñeko Udalak udaltzaingoaren bizikleten erabilera zergatik ukatu duen jakiteko eta bizikleta horiek Iratxeko Monasterioa kaleko Udaltzaingoaren garajean 2019az geroztik zintzik egotearen arrazoiak zeintzuk diren jakiteko”

    Udal taldeak Javier Labairu Navarra Sumako zinegotziaren aldetik jasotako erantzuna deitoratu du, honen erantzuna zera izan baita, “ez direla bizikletak uzten haien balioagatik”. Halaber, udal taldeak Labairu jaunaren erantzuna deitoratu du eta horiek utz daitezen eskatu du, “Iruñeko Udala baitan haien erabilera uzten ez duen bakarra”. Udal taldeak ere “udaltzaingoaren formakuntzan kolaboratzearen garrantzia” azpimarratu du.

    Hildo honetan, udal taldeak bizikleta patruilak berreskuratzeko bere konpromiso argia agertu du. Zehazki, 2020ko maiatzean, Iruñeko Geroa Baik Enrique Maya Iruñeko alkatea premiatu zuen “bizikleta patruilen zerbitzua berrezar zezan, 2019ko irailaren 3ko akordioari betekizuna emanez, eta horrela osasun krisialdiaren gutxinakako gainditzearen eszenarioan bide segurtasuna eta beharrezko segurtasun distantziak bermatuz”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko