Labriteko pasabidean Navarra Sumaren ezintasuna kudeaketa okerra kritikatu du Iruñeko Geroa Baik
Iruñeko Udalak Ingeniarien Elkargoari adjudikaturiko kontratua baliogabetzen duen NAAren ebazpenaren aurrean Udal Taldearen ustez orain lizitazio irekia egin beharra dago teknikari ezberdinak aurkeztu daitezen

Azpiegituraren egoerari buruzko azken txostena egiteko Iruñeko Udalak irekitako prozedimendua atzera bota eta Navarra Sumaren udal gobernuak Ingeniarien Elkargoari adjudikaturiko kontratua baliogabetzen duen Nafarroako Auzitegi Administratiboaren (NAA) ebazpenaren aurrean, Iruñeko Geroa Bairen iritziz “behin berriro ere frogatu da Enrique Mayaren taldearen ezgaitasuna eta burutzen ari duen kudeaketa okerra, zehazki Fermín Alonso bere zinegotziak Labriteko pasabidean egin duena”.
Geroa Baik azaldu duenez “ez du elkargoaren gaitasunari buruzko zalantzarik, ez eta haren izenean pasabidearen egoerari buruzko txostena burutu dutenena ere”. Baina udal taldeak gaineratu duenez “Navarra Sumak ez bezala, aurretik Intemac eta Ideam enpresek aurkeztutako txostenen gaitasuna ez eta inpartzialtasunari buruzko zalantzarik ez dute, horiek elkargoaren beraren txostenean esandakoarekin bat etorriz gainera”.
Egoera honen aurrean Javier Leoz zinegotziak nabarmendu duenez “ Labriteko pasabidea konpontzeko proiektua enkargatzeko berriro ere ingeniarien elkargoa, eta hortaz ingeniari berberak zuzenean kontratatzeko Fermín Alonsok iragarritako espedientea berehala geldiarazi” dadin eskatu dute Geroa Baitik.
Iruñeko Geroa Baik argitu du: “NAAren errieta honen ondoren, gure ustez proiektu hori burutzeko teknikari ezberdinak aurkezteko irekia izan behar duen lizitazio bat egin beharra dago, eta ez NAAk funtsean aipatzen duen nahierazko erabakiarekin jarraitu”.