Itzuli

Navarra Sumak Sanferminetako mahaiari kontsulta egin arte Sanferminak bertan behera uzteko erabakia ez hartzeko konpromisoa hautsi izana kritikatu du Iruñeko Geroa Baik

Adostu zen moduan Sanferminetako mahaia aldez aurretik deitu izan gabe Navarra Sumak erabakia hartu izana deitoratu du Geroa Baik

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Iruñeko Geroa Baik kritikatu duenez, “Enrique Maya alkateak Sanferminak bertan behera geratuko direla iragarri du, mahaiari kontsulta egin arte erabaki hau ez hartzeko konpromisoa hautsiz egi ere”. Halaber, udal taldeak gaineratu duenez, “apirilaren 15eko osoko bilkuran oposizioko taldeek adierazpen bat aurkeztu zuten Alkatea premiatuz une oro jokabide zuhurra eta arduratsua manten zezan Sanferminei zegokienez eta Sanferminen Mahaia dei zezan honi buruzko erabakiak adostasunez har zitezen, jai honetako sektore eta esparru guztiak entzun ondoren, bai eta udal talde politiko guztien iritzia jaso ondoren ere”.

    Udal taldeak gogorarazi duenez “gai hau maila instituzionalean jorratzen den hirugarren aldia da, eta Navarra Sumak aldi oro uko egin dio kolektiboekin, herritarrekin eta Iruñeko peñekin batera lan egiteari”.

    Iruñeko Geroa Baik amaitzeko azpimarratu duenez, “alkateak protagonismoa lortzeko beste saiakera bat gehiago da hau, mahaiari kontsulta egin gabe erabakiz”. Halaber, gaineratu duenez “osasun neurriak lehentasunezkoak dira, eta zuhurtasuna beharrezkoa da, ikusgarritasun handiko jaiak baitira eta iaz Navarra Sumak egin zuena ezin da errepikatu, biziko ditugu eta ezfestak bezalako sloganekin”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko