Navarra Sumak etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (EELZ) kudeaketa aldatu izana kritikatu du Iruñeko Geroa Baik eta udalak kudeatzea defendatu du
Udal taldeak kudeaketa zuzena mantendu nahi du, bai eta bere eraginkortasuna eta efizientzia bermatu, aurreko legegintzaldian bultzatu zuen moduan
Iruñeko Geroa Baik etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (EELZ) kudeaketa zuzena defendatzen du, aurreko legegintzaldian udalak bere gain hartu zuenean defendatu zuen modu berean. Ildo honetan ziurtatu duenez, zerbitzuaren kudeaketa osoa modu zuzenean egiten mantentzea da Iruñeko Udalarentzako aukerarik hoberena, “planteamendu horrekin langileentzako lan baldintza hobeak bermatzen baitira eta kostuen eraginkortasuna eta kontrola modu zuzenean kontrolatu baitaitezke”.
Iruñeko Geroa Baik nabarmendu duenez, “zerbitzua mantentzeak bere kalitatea bermatzea ekarriko du, oso malgua eta konplexua den eskaera bati erantzuteko gaitasun handiago batetik bere eraginkortasuna areagotuz”. Bere aldetik, udal taldeak azpimarratu duenez Navarra Sumaren planteamenduak “eskainitako zerbitzuen kalitatean arazoak ekarriko ditu, bai eta zerbitzuaren eraginkortasun eza ere”.
Patxi Leuza