Itzuli

Gizarte zuzen eta barneratzaileagoa lortzeko kanpaina bat babestera premiatu du Iruñeko Geroa Baik

Udal taldeak adierazpen bat aurkeztu du Osoko Bilkurara, egungo osasun egoera larriak areagotu duen gizarte bazterketa pairatzen duten pertsona guztiekiko konpromisoa azaltzeko

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Egungo errealitatearen aurrean, Iruñeko Geroa Baik bere “babesa eta elkartasuna” agertu die “egungo osasun egoera larriak areagotu duen gizarte bazterkeria eta txirotasuna pairatzen duten pertsona guztiei”. Halaber, udal taldeak adierazpen bat aurkeztu du Osoko Bilkurara, udala premiatuz “Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak abian jarritako Ipini betaurrekoak  kanpaina babes dezan, gure gizarteko ezberdintasun eta bidegabekeriekin amaitzeko helburua duena alegia”.

    Udal taldeak nabarmendu duenez, “Pobreziaren kontrako Borroka Sareak egindako lanarekin konpromisoa” hartu du, “gizarte bazterketak egungo egoera areagotzen baitu”. Gainera, bere lana goraipatu du, “25 urte baino gehiago baitaramatzate pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurka lanean eta 30 erakundek egiten dute lan gure komunitatean txirotasuna desagertu dadin”.

    Azalpenezko testuan, Iruñeko Geroa Baik argi uzten du: “Gizarte osoaren inplikazioa beharrezkoa da aldaketa eman dadin”. Ildo honetan azaldu duenez, “errealitatea antzemateko modua mugatzen duten aurreiritzi eta estereotipo mailak graduatzeko beharretik jaio da kanpaina hau”. Udal taldeak gaineratu duenez “betaurrekoak ipintzeak, gehien sufritzen dutenekin enpatia eta elkartasuna agertzeko helburua du”.

    Iruñeko Geroa Baik amaitzeko azpimarratu duenez, “konpromiso ausarta beharrezkoa da pobrezia komunitate honetatik desagertzeko”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko