Lubanarroetan egindakoari buruz eta hipika ekitaldiaren ondoren lubanarroen egoerari buruzko informazioa eman dezan eskatu dio Geroa Baik Navarra Sumari
Koalizioak ohartarazi duenez Iruñeko Harresietako Hipika Sari Handiak ingurumenean eragin ezin okerragoa izan dezake eta informazioa ezagutzeko bere kezka agertu du
Iraila honetan Iruñeko Harresiak Hipika Sari Handia egin da eta Iruñeko Geroa Baik gobernu taldea premiatu du “lehiaketaren ondoren lubanarroetan egingo denari buruzko txosten bat burutu dezan eta ekitaldiak ingurumenean eduki duen eraginari buruz informa dezan ere”.
Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez, “ekitaldi honek ingurumenean eragin ezin okerragoa eduki dezake”, eta “lubanarroen aurreko egoerara leheneratzeko egutegia zein izango den ezagutzeko kezka” agertu du, “kalte larriak eragin baitaitezke”.
Salto eta proba-espektakuluen lehiaketa nazionala Irailaren 2tik 5era egin zen, eta doma klasikoa eta parazaldizkoa irailaren 10etik 12ra egingo da. Egoera honen aurrean udal taldeak nabarmendu duenez, “Zitadelako lubanarroen kanaletan anfibioen koloniak ditugu, erdiko ubidean bizi direlarik”, eta gaineratu du “materialen erretiratzeak kolonia hauen biziraupena arriskuan jar dezakeela”.
Iruñeko Udaleko Geroa Bairen udal taldeak, jasangarritasunarekin duen bere konpromisoari jarraiki, adierazpen bat aurkeztu du Osoko Bilkuran egoera hau argitzeko eta “ingurumenean sor daitezkeen ondorio larriak” ezagutzeko.
Patxi Leuza