Itzuli

Auzo mailako zaharberritze ekintzak sustatzea proposatu du Iruñeko Geroa Baik

Koalizioak Iruñeko Udalari eskatu dio, Nafarroako Gobernuarekin koordinaturik, Programaturiko Zaharberritzerako Bizitoki Inguruneetarako proposamen kopuru ahalik eta handiena aurkez dezan

    Javier Leoz Javier Leoz

    Iruñeko Udaleko Geroa Bairen udal taldeak Iruñeko Udala premiatu du, honek  Programaturiko Zaharberritzerako Bizitoki Inguruneetako jabeen komunitateek haien eraikinen zaharberritze proiektuak onartzeko bultzada eman dezan ere. Halaber, koalizioak Iruñeko Udalari eskatu dio jada exekuzio fasean dauden proiektuak aurkeztea posible den azter dezan, hots Txantrea auzoko Santiago Kooperatibaren kasua.

    Iruñeko Geroa Baik gogorarazi duenez, “Nafarroako Gobernuak berriki Foru Parlamentuan iragarri du datozen urteetan susperraldirako Europako funtsetatik 84 milioi euro baino gehiago jasotzea aurreikusten dela zaharberritze programarako, horrela bizitoki inguruneen susperraldi ekonomiko eta soziala lortzeko, bai eta energetikoki eraginkorrak diren eraikinetan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko programarako ere”.

    Ildo honetan, koalizioak gaineratu du “84 milioietatik, 47 etxebizitzen zaharberritzearekin harremana duten programetara bideratuko direla, eta horietatik, 15,8 milioi aurten jasotzea aurreikusten da”. Gainera, funts hauen %30 gutxienez auzo mailako zaharberritze ekintzetarako laguntza Programara bideratzea espero da”.

    Udal taldea zehaztu duenez, “Programaturiko Zaharberritze inguruneak aurretiaz mugatu beharko dira eta jarraituak edo etenak izan ahalko dira. Nafarroako Foru Gobernuak programa honekin finantzatu nahi dituen PZBI ekintza proposamenak helarazi beharko dizkio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari”. Koalizioaren iritziz “egungo Interbentzio Globalerako Programetan erabiltzen diren inguruneen antzekoak” izan daitezke.

    Iruñeko Geroa Baik azaldu duenez, “programa honetako dirulaguntza jaso dezaketen programen baitan, etxebizitzen jabeek dirulaguntza handiagoa jaso dezakete eraikin bakoitzerako zaharberritze proiektu independenteak aurkezten badira baino eta, gainera, urbanizazio, berrurbanizazio edo inguru fisikoaren hobekuntza ekintzen kostua finantzatzeko etxebizitza bakoitzak jasotzen duen gehiengo diru kopuruarekiko %15eko dirulaguntza gehigarria lortzen da”. Zehazki, laguntzak zaharberritzean egindako inbertsioaren %80ra iritsi daitezke, etxebizitza bakoitzeko 19.200 euroko mugarekin.

    Koalizioak nabarmendu duenez, zaharberritzerako beste laguntzen aurrean honek aurkezten duen berritasuna zera da, “dirulaguntza programa honekin, pertsona zehatzei burututako inbertsioaren %100 izan daitekeen laguntza gehigarria emateko aukera proposatzen duela, bai eta eraginkortasun energetikoaren hobekuntza mailaren arabera, dirulaguntza jaso dezakeen gehiengo inbertsioa ere, zehaztutako bizitoki ingurunearen baitan dauden etxebizitza jaberen baten zaurgarritasun ekonomiko egoera identifikatzen bada”.

    Udal taldeak amaitzeko adierazi duenez, “programa hau interes handikoa da Iruñeko Udalarentzat, orain ditugun zaharberritze laguntzen politikak hobetzen baititu eta urbanizatze, berrurbanizatze edo zaharberritutako gunearen ondoko ingurune fisikoaren hobekuntza ekintzetarako laguntza gehigarriak eskaintzen baititu”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko