Iruñeko Geroa Baik haur eskolen doakotasunarekiko konpromisoa mantendu du Iruñean
Navarra Sumak familiak beldurtzen saiatzea kritikatu du koalizioak
Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez, “iaz konpromisoa hartu zuen bezala, Iruñeko Udalaren haur eskolen doakotasunarekin zuen konpromisoa ez zen ariketa jakin baterako izan, ez zuelako zentzurik, baizik eta denboran irauteko egin zela”.
Doakotasunerako aurrekontu aldaketaren bat behar izanez gero, udal taldeak gogorarazi du “proposamena egitea gobernu taldearen erantzukizuna dela, eta gai honetarako Iruñeko Geroa Bairen babesa ziurtatuta duela” baieztatu du.
Iruñeko Geroa Baik gogor kritikatu du “Navarra Sumak haur eskoletako gurasoak erabili eta beldurtzen saiatzea, jakin badakitelako ez dutela inolako arazorik ez arazo teknikorik ez gehiengo politikorik Haur Eskolen doakotasuna mantentzeko”.
Hizkuntza eskaintzari dagokionez, Iruñeko Geroa Baik ere kritikatu du “Navarra Sumak bere haur eskoletan euskara berriro murriztu izana, eskainitako plazen % 75,77k gaztelania izango baitu komunikazio-hizkuntza, eta % 24,23k euskara”.
Koalizioak, azkenik, babesa berretsi die “iaz hizkuntza ereduak ez aldatzeko eskatzeko manifestua sinatu zuten Iruñeko Udaleko haur eskola guztietako zuzendariei”, uste baitute “hain adin goiztiarrean hirugarren hizkuntza bat sartzeak kalte egiten diela euskara ikasteari, baita ingelesa ikasteari eta haurraren garapenari ere bai”.