Itzuli

Iruñeko Geroa Bai pozik agertu da Zangoza kaleko aparkalekuaren eraikuntza gelditzearekin, eta auzokideen borrokarekiko konpromisoa berretsi du

Koalizioak gogorarazi du UPNk bultzatutako proiektu ilunaren aurka agertu zela hasieratik, eta espero du Ibarrola alkatearen itxurazko norabide aldaketa hori Iruñeko Udalaren egunerokotasunean gauzatzea, elkarrizketaren bidez

    Iruñeko Geroa Baik pozik agertu da "Zangoza kaleko aparkalekuaren eraikuntza geldiarazi duen Cristina Ibarrola alkatearen norabide aldaketarekin". Hala ere, koalizioak deitoratu egin du "UPNk erabaki hori lehenago hartu ez izana".

    Iruñeko Geroa Baik gogorarazi du hasieratik egin zuela "UPNk bultzatutako proiektu ilunaren" aurka, eta hasieratik erakutsi zuela auzo-borrokarako konpromisoa eta babesa, NoParkingEz auzo-plataformak deitutako kontzentrazioetara joanda.

    Koalizioak ohartarazi duenez, UPNren urratsak zainduko dituen arren, "Zangoza kaleko aparkalekuaren eraikuntza gelditzeko erabakia Iruñeko Udalaren egunerokoan gauzatzea espero du, elkarrizketan eta adostasunean oinarritutako erabakien bidez".

    Iruñeko Geroa Baik gogorarazi du oposizioko gainerako kideekin batera helegitea aurkeztu zuela, UPNk aparkalekuko obren kontratua baliogabetzeko eta geldiarazteko erabakia hartu ez zuelako. Halaber, koalizioak gaineratu duenez, "UPN ez onartzeko akordioak ez du udal teknikariek jasotakoa errespetatzen, eta kontraesan larriak ditu". Hori dela eta, lau taldeek "kontratua baliogabetzeko eta eteteko" eskakizuna berretsi zuten

    Izena eman gure buletina jasotzeko