Itzuli

Iruñeko Geroa Baik Maya gaitzestea eskatuko du hurrengo Osoko Bilkuran

Koalizioak kezka agertu du eta Enrique Maya alkatearen adierazpenak elkarbizitzaren aurkakoak direla uste du

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Iruñeko Geroa Baik adierazpen bat aurkeztuko du otsailaren 3an, osteguna, Enrique Maya alkatea gaitzesteko bere mezu xenofoboengatik. Udal taldeak azpimarratu du "Mayaren hitzek bizikidetzaren aurka egiten dutela eta Iruñeko Udalaren betebeharra dela kohesio soziala babestuko duten politikak proposatzea".

    Udaleko taldea kezkatuta dago alkatearen hitzekin, "inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren kolektiboa egiten baitu Iruñean erasoen gorakadaren erantzule".

    Iruñeko Geroa Baik argitu du "azken egunotan entzun ditugun adierazpenek adingabe batzuk kriminalizatzea dakartela. Haurren eskubideen defentsaren ikuspegitik guztiz onartezinak diren epaiketak dira".

    Iruñeko Geroa Baik, gainera, adierazi du "horrelako balorazioek bide arriskutsua irekitzen dutela desberdinarekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza hausteko eta Nafarroak komunitate abegikorra izaten jarraitzeko".

    Izena eman gure buletina jasotzeko