Iruñeko Geroa Baik erantzun bat eskatu dio María Caballero zinegotziari Hipika ekitaldiari buruz erantzun ez zuen galdera dela eta
Koalizioak pasa den astean eskabide bat aurkeztu zuen instantzia bidez, bere alorreko departamentu ezberdinetan eta gainontzeko alorretan burutuko den gastu zehatzari buruzko informazioa eskatuz
Iruñeko Geroa Baik erantzun bat eskatu dio María Caballero zinegotziari, hipika ekitaldiari buruzko gastu zehaztuari dagokionez ez baitu inolako erantzunik jaso. Udal taldeak María Caballero (Navarra Suma) Gizarte Zerbitzu, Ekintza Komunitario eta Kirol zinegotzi delegatuaren jarrera deitoratu du, ez baitu “bere alorreko departamentu ezberdinetan eta gainontzeko alorretan burutuko den gastu zehatzari buruzko informaziorik eskaini, hala nola Hiri Segurtasuneko alorrean eta Proiektu Estrategiko, Mugikortasun eta Jasangarritasun alorrean, zifrak ezezagunak baitira”.
Era berean, udal taldeak eskabide hori aprobetxatu zuen “jarduera honek Zitadelan edukiko duen ingurumen eraginari buruz ere informa ziezaien, bai eta hipika lehiaketaren ondoren lubanarroetan burutuko den interbentzio zehatza zein izango den eta zein egoeratan geratuko den jakiteko”.
Ildo honetan, Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzia den Patxi Leuzak arestian nabarmendu zuenez, “badakigu Udalak 35.000 euro inbertituko dituela hipika lehiaketan”. Hala ere, zinegotziak azpimarratu zuenez “Iruñeko Geroa Baitik alor bakoitzean bideratuko den gastu zehatza ezagutu nahi dugu, bai eta lubanarroak aurreko egoerara leheneratzeko aurreikusten den egutegia zein izango den ere”.
Patxi Leuza