Alde zaharreko kaleetan atsegintzerako ekintzak proposatu ditu Iruñeko Geroa Baik
Aldapa, Maiatzaren Bia, Jauregiko Aldapa, Barquilleros kaleko lehen zatia, Santo Domingo, Nafarroako Museoaren ondoko gunea barne, Merkatuaren kalea eta Juan Labritekoa kalean ekintzak egiteko estudio bat landu dadila eskatu du Udal taldeak
Iruñeko Geroa Baik adierazpen bat aurkeztu du Iruñeko Udaleko hirigintza batzordean, hainbat kaletan ekintzak egiteko estudio bat lantzera Navarra Suma premiatzeko helburuarekin, hots Aldapa, Maiatzaren Bia, Jauregiko Aldapa, Barquilleros kaleko lehen zatian, Santo Domingo kalean, Nafarroako Museoaren ondoko gunea barne, Merkatuaren kalean eta Juan Labritekoaren kalean.
Berriki, hirigintza batzordeko kideek Ansoleaga eta San Francisco kaleetan buruturiko lanak bisitatu zituzten eta San Francisco kaleko amaierara arte jarraitzeko dagoen aurreikuspenaren berri eman zitzaien.
Iruñeko Geroa Baik gogorarazi duenez, “Iruñeko Udaleko hirigintza batzordeak adierazpen bat onartu zuen Ahumadako Dukea kalea atsegintzeko, horregatik, estudio hori burutzean, gutxi izango dira atsegintze ekintzarik gabe geratuko diren Alde Zaharreko kaleak”.
Udal taldeak nabarmendu duenez, “askoz gehiago izanik atsegintze ekintzak buruturik dituztenak horiek ez dituztenak baino, egokia litzateke gune hauen hobekuntza eta atsegintzerako alternatiben estudio bat burutzeari ekitea eta bere aurkezpena batzorde honetan egitea, modu horretan horiek egutegiratu eta ekintzak 2022 urtean onartu ahal izateko”.
Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez, “kale horien artean Aldapa, Maiatzaren Bia, Jauregiko Aldapa, Barquilleros kaleko lehen zatia, Santo Domingo, Nafarroako Museoaren ondoko gunea barne, Merkatuaren kalea eta Juan Labritekoa kalea daude, bai eta Santa Maria la Real Plazan epe ertainean egin daitezkeen ekintzak ere”:
“Gune horien hobekuntza eta atsegintzearen alde borrokatzeko” konpromiso argia agertu du Udal taldeak, eta bere exekuzioa burutu dezan eskatu dio Navarra Sumari.
Javier Leoz