Itzuli

Txantrean gune urdina ezarri aurretik herritarrei galdeketa egitea baimendu dezan eskatu dio Iruñeko Geroa Baik Navarra Sumari

4.300 sinadura baino gehiago aurkeztu eta auzoan gune urdinaren aurka agertu diren bizilagunak entzutearen garrantzia nabarmendu du koalizioak

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    “Auzoko bizilagunen artean herri kontsulta bat egin dadila” eskatu du Iruñeko Geroa Baik, horrela “galdeketaren emaitza ezagutu ondoren erabakiz Txantrean gune urdina ezarri edo ez”. Ildo honetan, udal taldeak auzoko bizilagunen eskaera helarazten du Udalera. 

    Koalizioaren ustez “gobernu taldeak Txantreako bizilagunak entzun behar ditu, asteak baitaramatzate haien aburuz inposaketa bat denaren aurka agertuz”. Hala ere, “Navarra Sumak bizilagunak entzun gabe gune urdinaren ezarpenean aurrea jarraitzea” deitoratu du koalizioak.

    Udal taldeak gogorarazi duenez, “bizilagunek 4.300 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte gune urdinaren aurka eta ehunka pertsona atera dira kaleetara horren ezarpenaren aurka agertzeko”. Halaber, Iruñeko Geroa Baik gaineratu du “Enrique Maya alkateak entzungorrarena egin duela Arartekoaren aldetik gomendatu zen elkarrizketarako deiarekin”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko