Geroa Bai -k eskatuta, Europar Batasuneko Gai Orokorren Kontseilua premiatzen da bere baitan ofizial deklara ditzan euskara, katalana eta galiziera
Ganberaren gehiengoak uste du aniztasun linguistiko zabalagoak Europar Batasuna osatzen duten estatuen errealitate soziala hobeki islatuko lukeela.
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPN, Talde Mistoa eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin, zeinaren bidez Europar Batasuneko Gai Orokorren Kontseilua premiatzen baita “bere baitan ofizial deklara dezan euskara, katalanarekin eta galizierarekin batera, estatuko gobernuaren ordezkaritza eskatzen ari denaren arabera”.
Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatu duen ebazpenak azpimarratzen du “gaur egun dagoena baino aniztasun linguistiko zabalagoak Europar Batasuna osatzen duten estatuen errealitate soziala hobeki islatuko” lukeela.
“Gure ustez, erakundeok, non euskara gizarte-errealitatearen, hizkuntza-paisaiaren eta kultura-ondarearen osagai bat den, parte hartu behar dugu eztabaida honetan”, adierazi du talde sustatzaileak.
Mikel Asiain