Itzuli

Geroa Bai Lesakako Nafarroa Oinezekin bat egiten du eta bertara joateko deia egin du

Geroa Bai bihar ospatuko den 2017ko Nafarroa Oinezekin bat egin du eta nafar herritarrak bertara joateko deia egin du Lesakako Tantirumairu Ikastolaren alde egiteko, 1974 geroztik euskara Nafarroako hizkuntza propio moduan bultzatu eta defendatzeko lanean aritu baita.

Koalizioak nabarmendu duenez “urtero bezala milaka familiek Nafarroan euskararen alde egindako lana eskertu nahi dugu” eta gogorarazi du euskara Foru Komunitateko hizkuntza propio bat dela eta horregatik, “nafar guztion ondarea, bere ideologia edo bizi diren tokiko hizkuntza eremua dena delakoa ere”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko