Geroa Bai: María Chiviteren inbestidurarako beharrezkoak diren akordioen markoan aurrera egiten jarraitzeko PSNk Geroa Bairekin aurretik hartutako konpromisoa ez du bete
Parlamentuko Mahaia, Gobernua eta udalak aurrerakoiak eta pluralak izatearen alde agertu da koalizioa
María Solana parlamentariak ziurtatu du María Chiviteren inbestidurarako beharrezkoak diren akordioen markoan aurrera egiten jarraitzeko PSNk Geroa Bairekin aurretik hartutako konpromisoa ez duela bete.
Solanak ziurtatu duenez, “argiak izan gara eta edukiak, egitura eta beste abar jorratzeko hiru aldeko negoziazioa hasi aurretik, PSN eta GEROA BAIren artean bakoitzaren papera zein izango den argitzea eskatu dugu, PSNrena Gobernuko Lehendakaritza edukitzeko eta Geroa Bairena etorriko den Chiviteren gobernu horren lehentasunezko kide moduan, gobernu hori gauzatzeko gure botoak eskatzen baitizkigute inbestiduran”. “Konfiantza kontua eta gobernu egonkorra eratzeko oinarri tinkoak ezartzearen kontua da. Konfiantzak oinarri izan behar du. Eta gaurkoz, konfiantza hori ahuldurik geratu da”, azpimarratu du.
Parlamentariak azaldu duenez, “arratsalde honetako bilera ostean komunikabideei deialdia egiteko PSNren aldebakarreko erabakia egon da, eta kideei aldebakarreko deialdia egin zaigu ere, ongi baitzekiten aurretik behar ziren baldintzak ez baziren betetzen ez ginela bilera horretara joango, ostiralean María Chiviteri eta atzo Ramón Alzórrizi birritan egin genizkien ohartarazpenez gain, aldebakarreko deialdia izan da”.
Solanak adierazi duenez, “Geroa Bain oso argi dugu gauza bat negoziazioak zuzentzea dela, eta hori boto gehien jaso dituen formakuntzari dagokiola, eta oso ezberdina den beste bat zera dela, bere interes propioen alde arauak inposatu nahi izatea”.
Bestalde, Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak azaldu du Geroa Baitik “Parlamentuko Mahai aurrerakoi eta plural” baten alde egiten dutela, bai eta “gobernu aurrerakoi eta plural baten alde eta norabide berean egongo diren udalen alde ere”. “Aurreko legegintzaldietan horrela defendatu genuen eta legegintzaldi honetan ere hala defendatzen dugu”, nabarmendu du.
“Gobernu aurrerakoi eta plural bat negoziatzeko irekirik egoten jarraitzen dugu. Hori bai, gutxieneko konfiantza baldintzak daudenean”, azaldu du.
Azconak gainera azaldu duenez, “Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak Parlamentuko Presidentziarako hautagaitzan egun jarduneko presidente lanetan dagoen pertsona aurkeztea erabaki du, Unai Hualde alegia”.