Uholdeek kaltetutako herritarrei bere babesa agertu die Geroa Baik eta hondamen-eremua ezartzea eskatu du
Geroa Baiko bozeramaileak uholdeen ondorioz zendutako bi pertsonen senitartekoei bere doluminak helarazi dizkie eta kaltetutakoei elkartasuna helarazi nahi izan die ere. Zentzu honetan, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak astelehen honetan adierazpen instituzional bat aho batez onartu du, horren bitartez bere babesa eta elkartasuna helaraziz Nafarroako gune ezberdinetan azken egunotan izandako etengabeko euriteen ondorioz egondako uholdeek kaltetutako pertsona eta udalerriei.
Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentuko eledunak hondamen-eremua ezartzearen garrantzia mahaigaineratu du, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE) deia egin dio ibaien ibilguak garbitzearen “premia larria” adieraziz, horiek baitira “hein handi batean” kalteak “ezbehar naturalenak beraienak baino handiagoak” izatearen arduradunak. Horregatik, “ibaien ibilgu eta hondoak garbitzeko lan zorrotzari ekin diezaion” eskatu dio CHE-ri.
Uxue Barkos