Itzuli

Administraritzan behin-behinekotasuna murrizteko foru legearen inguruan Nafarroak eta Estatuak dituzten desadostasunen aurrean bere kezka agertu du Geroa Baik

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan bere kezka agertu du, Nafarroako Administraritzan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze foru legearen aurrean Estatuak adierazi dituen desadostasunak direla eta, nahiz eta desadostasun horiek oraindik ez diren Auzitegi Konstituzionalean helegite moduan gauzatu. 

    Zehazki, Uxue Barkosek bere “kezka” agertu du foru legearen hiru artikuluren inguruan dauden “desadostasunen” aurrean. “4. artikuluari dagokion desadostasunak kezkatzen gaitu bereziki, plaza kopurua ezartzen duen artikuluari dagokiona alegia”. “Akordio batera ez bagara iristen, autogobernuaren oinarrizko elementu bat Auzitegi Konstituzionalean ebatzi beharko da, Nafarroako erakundeek ebatzi beharko luketen prozesu baten plaza kopurua ezartzeko gaitasuna Nafarroako Gobernuak duen edo ez alegia”, azpimarratu du.  

    Bestalde, sekretu ofizialen lege berriaren anbizio maila txikia deitoratu du Gardentasunaren Kontseiluak egindako txostena ezagutzera eman ondoren, eta oroimen demokratikoaren legeari buruz PSNk aurkeztutako mozioari dagokionez, Barkosek azaldu du Geroa Baik bi zuzenketa defendatuko dituela, lehena legearen denbora-esparrua handitzeko, eta bigarrena Ezkaba mendiko Gotorlekuak behar dituen moldaketa lanak sustatzeko. 

    Halaber, igande honetan Tafallan egin den Nafarroa Oinezen ospakizuna aipatu du ere Barkosek, antolatzaileen lana balioetsi nahi izan duelarik, familia kooperatiba baten ekimenetik Nafarroako Erdialde eskualdean euskararen hazkundea eta euskaraz bizitzeko egindako bultzada nabarmenduz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko