Egoitzen eta eguneko zentroen lan-hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren aurrean bere kezka agertu du Geroa Baik
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, bere kezka agertu du Nafarroako egoitza eta eguneko zentroen lan-hitzarmen kolektiboaren negoziaketan jazotakoen ondoren. Azconak nabarmendu duenez garrantzitsua da hitzarmen hori guztiz osatzeko laguntzea eta bultzada ematea, milaka langileri eragiten baitio, bai eta egoiliarrei eta haien senitartekoei ere.
Halaber, Azconak azaldu duenez, Bardeetako Tiro Eremura bisita eskatu du berriro ere Geroa Baik, Defentsa Ministerioak azken bisita eskaera modu harrigarrian atzera bota ondoren. Geroa Baiko bozeramaileak azaldu du Uxue Barkos foru senatariak ere horren inguruko galdera bat erregistratu zuela, bere egunean bisita hari betoa jartzeko arrazoi operatiboak zeintzuk ote ziren jakiteko eta horiek noiz konponduko ziren ezagutzeko.
Era berean, Nafarroako Parlamentura indarrean sartzen saiatu ziren nekazari eta abeltzainei jarritako isunak aipatu ditu ere Geroa Baiko bozeramaileak. Gertakari hauengatik kondena jaso duten UPNko hautetsi eta kargu organikoentzako, erregionalistek Geroa Bairekin izan zuten neurri bera erabil dezaten eskatu du Azconak, izan ere kontseilari batek dimisioa eman behar izan zuen azkenean artxibaturik geratu den auzi batengatik.
Eta, azkenik, Osasun Foru Legearen zirriborro proposamena aipatu du Azconak. Bozeramaileak azpimarratu duenez Geroa Bai beti egon da osasun sistema publiko bate defentsan, esparru publikoak lidergoa edukitzearen alde eta bere biziraupena bermatuz. Baina aldi berean nabarmendu du ezer ez egiteak, sistemaren haustura ekarriko duela.
Pablo Azcona