Geroa Baik bere poza agertu du Faltzesen D ereduaren ezarpena aurrekontuen aurreproiektuan sartu ondoren
Eskola mapa aldatzeko Hezkuntza departamentuak hartutako konpromisoa azpimarratu du koalizioak
Geroa Baik bere poza agertu du Faltzesen D ereduaren ezarpena Nafarroako Aurrekontu Orokorren Aurreproiektuan sartzeko lortutako akordioarekin. Geroa Baik aurrekontuen negoziazioan sartu dituen beste hiru proiektuei gaineratzen zai konpromiso hau.
Azken asteotan, gastu sabai orokorraren eta departamentuei dagokien gastuaren inguruko akordioaz gain, Geroa Baik lau proposamen politiko zehatz eta nahitaezko aurkeztu ditu Nafarroak behar duen garapen ereduan aurrera egiteko. Proposamen hauek datorren jardunaldiko ekintza politiko eta aurrekontuen baitan islatu dira. Neurri hauek herritarren eskaera zehatzei erantzuten diete eta lurralde kohesioa zein zerbitzu publikoen kalitatea hobetzera bideraturik daude. Geroa Baik sartu dituen proposamen politikoak honakoak dira:
En las últimas semanas, además del acuerdorelativo al techo de gasto general y pordepartamentos, Geroa Bai ha presentado cuatropropuestas políticas concretas e imprescindiblespara avanzar en el modelo de desarrollo queNavarra necesita. Unas propuestas que han sidoincorporadas a la acción política y presupuestaria del próximo ejercicio. Estas medidas responden a demandas ciudadanas concretas y están orientadasa mejorar la cohesión territorial y la calidad de los servicios públicos. Las propuestas políticas queGeroa Bai ha incorporado son las siguientes:
D ereduaren ezarpena Faltzesen 2026-2027 ikasturtean
Faltzesen D ereduaren ezarpena proposatzen du Geroa Bai, hezkuntza eredu hau aukeratu duten 21 familiek babeste duten eskaera soziala baita. Horretarako, eskola-mapa aldatzea eta espazioak zein azpiegiturak egokitzea beharrezkoa izango da, horrela hizkuntza-eredua aukera berdintasunean aukeratzea bermatuz.
Adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan plazen hitzartze sistema eguneratzeko negoziazioa (Open House)
Hitzartze eredua eguneratzeko sektorearekin negoziazioa irekitzea planteatzen da. Adineko pertsonek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzea da helburua, bai eta sektoreko langileen lan-baldintzak duintzea ere, bereziki zaurgarria den kolektibo baten zaintzarako eta arretarako garrantzia osoa baitu horrek.
Nafarroako Garraio Azpiegituren Planaren garapena eta hiri arteko garraioaren hobekuntza
Nafarroako Garraio Azpiegituren Planaren baitan (PITNA bere gaztelaniazko sigletan) egiteke dauden kontzesioen exekuzioan aurrera egitea eskatzen du Geroa Baik, bai eta hiri arteko garraio zerbitzua murrizturik ikusi duten eskualdeen eskaerei erantzuna ematea ere. Garraioa parekidetasunez eskuratzea funtsezkoa da lurralde kohesioa lortzeko eta despopulazioaren aurkako borrokan.
Despopulazioaren aurkako eta landa garapenerako Legeari bultzada
Despopulazioaren aurkako eta landa garapenerako Foru Legeari behin betiko bultzada ematea proposatzen du Geroa Baik, horrela 2026 urteko lehen seihilekoan onartu ahal izateko. Nafarroako eskualde askotan dagoen gainbehera demografikoa leheneratzeko tresna eraginkorra bilakatu behar da lege hau, landa eremuan aukerak sortuz eta funtsezko zerbitzu publikoak bermatuz.
Geroa Bairen aburuz konpromiso hauek Nafarroako Gobernuaren programa akordioarekin koherenteak dira, bai eta nafar gizarteak eskatzen dituen lehentasunekin ere.
Azkenik, koalizioak azpimarratu du programa-akordioa izenpetu zuten indarren (Geroa Bai, PSN eta Contigo-Zurekin) elkarrizketa gaitasuna eta erantzukizun elkarbanatua frogatzen duela akordio honek, bai eta egonkortasun instituzionalarekin eta zerbitzu publikoen hobetzearekin duten konpromisoa ere.