Itzuli

Sexu erasoak ekiditeko Iruñeko puntu arriskutsuen mapa egitea eskatu du Geroa Baik

Udal taldeak argitu duenez helburua toki arriskutsuak identifikatzea da, hots argiztatze urrikoak, pasadizoak edo orubeak

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Geroa Bairen udal taldeak adierazpen bat aurkeztu du Osoko Bilkurara, “emakumeak zaurgarriago sentitzen diren gune kritikoen maparen diseinua lantzea eskatuz, sexu erasoak ekiditeko helburuarekin”.

    Udal taldeak azaldu duenez, “azken urteotan zehar, kalte honen aurkako estrategia zehatzak burutu dira eta adierazpenak borroka honekin jarraitu nahi du”. Gainera, ildo beretik jarraitzea du helburu eta zehazten duenez, “zoritxarrez existitzen den errealitate baztertzaile bat ikusarazten du”.

    Geroa Baik nabarmendu duenez “Iruñean askatasunez bizitzeko eskubide osoa bermatzeko nahitaezkoa da espazio publikoaren barruan aske sentitzea mugatzen duten elementuak detektatzea”. Udal taldearen aburuz “errealitate honek sentsibilitate, adin, ogibide, kultura eta jatorri ezberdinetako emakumeengan du eragina”.

    Adierazpenaren azalpenean udal taldeak adierazten duenez, “emakumeak beldurrik gabe eta indarkeriarik gabe hirian egon daitezkeen unean izango da bakarrik hiri segurua”. Halaber, udal taldearen aburuz, “eraso matxistei erantzuna ematen dien eta haren aurka borrokatzen duen gizarte batek askatasunerako bermeak eskaintzen ditu”. Geroa Baik gaineratu du “espazio publikoan dugun esperientzia genero sistemek bortizki baldintzatzen dutela, gizonezkoei botere eta presentzia handiagoa ematen baitiete”.

    Adierazpenak zehazten duenez “onartezina da zenbait kale, plaza eta beste espazio publikok, praktika sozial ezberdintzaile eta erakundeen ekimen ezarekin batera, emakume askorengan ezberdintasuna eta arrisku eta beldur sentipena sortzea”.

    Errealitate honen aurrean, Iruñean emakumeentzako puntu arriskutsuen mapa sor dadin premiatu du udal taldeak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko