Itzuli

Geroa Bai pozik Nafarroako kontseiluaren babesarekin: irizpenak euskara eremu ez euskaldunean meritu moduan baloratzea babesten du

Koalizioak ziurtatu duenez txostenak Geroa Baik defendaturiko jarrera babesten du, ezin baitira atzerriko hizkuntzak baloratu eta euskara baloratu gabe utzi

    Geroa Baik bere poza agertu du Foru Komunitateko eremu ez euskaldunean euskararen ezagutza meritu moduan baloratzeko arauen garapena legezkoa dela dioen Nafarroako Kontseiluaren irizpenarekin, eremu horretan euskara meritu moduan baloratzea babesten baitu.

    Koalizioak ziurtatu duenez, Nafarroako Kontseiluak Geroa Baik defendaturiko jarrera babesten du gainera, ezin baita atzerriko hizkuntzen ezagutza baloratu eta euskararen ezagutza baloratu gabe utzi, Nafarroako hizkuntza propioa baita gainera.

    Geroa Baik azpimarratu duenez, Nafarroako Kontseiluaren txostenaren arabera, Foru Gobernuak euskara meritu moduan baloratzeko arau espezifiko baten garapenean lan egiten jarraitu beharko du, euskal hiztunak diren herritarrek administraritza publikoaren aurrean dituzten hizkuntza eskubideak bermatuz.

    Koalizioaren aburuz, Nafarroako Gobernuak landuko duen arau berriak, Nafarroan dauden 80.000 euskal hiztunei Euskararen Legeak aitortzen dizkien eskubideak, eta funtzionarioek lortutako eskubideak ere bermatu beharko ditu, Foru Dekretuak orain egiten duen bezalaxe.

    Euskara, hizkuntza propioa den heinean, Nafarroaren aniztasunaren eta pluraltasunaren zati da, eta hortaz, gure gizartearen aberastasunaren zati”, amaitu du adieraziz Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko