Geroa Baik trafiko eskumenaren transferentziari buruz galdetuko du kontrol saioan
Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko hurrengo kontrol saiora eramango dituen ekimenak azaldu ditu Uxue Barkosek. Zentzu honetan, trafiko eskumenaren transferentziaren negoziaketen egoerari buruz galdetuko duela aurreratu du, bai eta Euskararen II Plan Estrategikoari buruz eta energia krisialdiaren aurrean aurreikusten diren neurriei buruz ere.
Uxue Barkos