Gazteek etxebizitza lortzea errazteko PFEZ-n kenkari bat analizatzea proposatu du Geroa Baik eta Mahai Fiskalaren lanei berriro heltzea eskatu du
Etxebizitza lortzea Nafarroako gazteen erronka nagusienetako moduan mantentzen dela azpimarratu du koalizioak
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak Mahai Fiskala deitzea eskatu du eta 35 urte baino gutxiago dutenek lehen etxebizitza erosteko PFEZ-n kenkari bat ezartzeko aukera analizatzea proposatu du, merkatura lehen aldiz iristea errazteko helburuarekin eta gazteen emantzipazioa mesedetzeko.
“Mahai Fiskala lehenbailehen deitu beharra dago. Proposamenak mahai gainean jartzeko tokia da hori, zorroztasun teknikoarekin analizatzeko eta datorren jardunaldiko zerga neurrietan aurrera egiteko”, azpimarratu du Azconak.
Koalizioaren aburuz, egungo testuinguruan, etxebizitza lortzea nafar gizartearen arazo nagusienetako bat bilakatu da, gazteentzako bereziki.
Zentzu honetan, Azconak nabarmendu duenez, “oztopo nagusiena gaur ez da hipoteka hilabetero ordaindu ahal izatea, baizik eta etxebizitza lortzeko aukera izatea: aurretik aurrezkiak edukitzea, hasierako gastuei aurre egitea eta sarrera-oztopoak gainditzea”.
Proposamena, analizatzeko Mahai Fiskalera eramango dena, hiru ardatz nagusietan oinarrituko da:
La propuesta, que se llevará a la Mesa Fiscal para su análisis, se articularía en torno a tres pilaresfundamentales:
Urtean kengarri moduan egin daitekeen gehieneko muga bat ezartzea, bere eraginkortasuna bermatzeko.
Errenta mugak eta oinarriaren kenkariei mugak ezartzea, progresibitatea, eraginkortasuna eta aurrekontuen jasangarritasuna zirtatzeko.
Halaber, neurria hau faktore ezberdinen arabera modulatzeko aukera analizatzea planteatzen du Geroa Bai, hala nola etxebizitzaren balioa edo kokalekua, Nafarroaren errealitate anitzari egokitzeko helburuarekin.
Nafarroako Gobernuak txosten tekniko zabala lantzea eskatu du koalizioak, proposamena datu objektiboekin ebaluatzea ahalbidetzeko, izan daitezkeen onuradunen kopurua agertuz, horrek izan dezakeen aurrekontu eragina, bere eragin birbanatzaileak eta etxebizitzaren merkatuan eduki dezakeen eragina, bai eta beste politika publikoekin duen bateragarritasuna, bereziki alokairuaren eta etxebizitza babestuaren alorrean.
“Proposamen irekia da eta Mahai Fiskalera eraman nahi dugu bertan lantzeko, kontrastatzeko eta hobetzeko. Une honek proposamen serioak, zorroztasun teknikoa eta akordio borondatea eskatzen ditu”, azpimarratu du Azconak.
Bereziki gazteengan eragina duen egiturazko arazoa
Itxaso Soto parlamentariak nabarmendu duenez, etxebizitza lortzeak bere une larrienetako bat igarotzen ari du, eskaintza gutxi dagoelako eta etxebizitza lortzeko dauden arazoengatik, gazte eta kolektibo zaurgarrienentzako bereziki, horrek erantzun koordinatuak, zorrotzak eta bateragarriak eskatuz.
Zentzu honetan gogorarazi duenez, Nafarroa, bere ahalmen araugile propioagatik, erreferentea izan da etxebizitza politiketan, bai eta tresna publiko ezberdinen garapenarengatik ere, nahiz eta ohartarazi “ezin garela konformatu” eta beharrezkoa dela aurrera egiten jarraitzea eta iraganeko akatsak zuzentzen jarraitzea.
Azken urteetan bultzatu diren neurrien garrantzia azpimarratu du Sotok, hala nola etxebizitza babestuak betirako katalogazioa edukitzea, gazteen emantzipaziorako laguntzak, etxebizitza hutsen erregistroaren sorrera edota zaharberritzeari eta landa eremuko etxebizitzari bultzada.
Halaber, legegintzaldi honetan pauso garrantzitsuak eman direla nabarmendu du, hots Etxebizitzaren Behatokia, hemendik gutxira iritsiko den Etxebizitza Kooperatiboaren Legearen garapena, Landa eremuko Etxebizitzaren Estrategian egindako lana edota merkatu tentsiodunen ezarpena.
Hala ere, datuek erronkaren dimentsioa islatzen dute: 2026ko otsailean, 22.681 lagun daude Nafarroako etxebizitza babestuaren erroldan, horietako %52 35 urtetik beherakoak izanik.
“Nafarroako gazteengan oso modu bortitzean eragiten duen arazo baten aurrean gaude”, azpimarratu du.
Aurretiaz jarduteko beharra eta errenta ertainetan arreta jarriko duen zerga politika
Nazioarteko testuinguru ekonomiko konplexu baten baitan kokatu du Azconak proposamen hau, ziurgabetasunak, inflazioak eta tentsio global ezberdinek eragin zuzena edukitzen ari baitute Nafarroako herritarrengan.
“Inoiz baino beharrezkoagoa da erakundeen aldetik aurretiaz jokatzea, planifikatzea eta arduraz aritzea”, ziurtatu du.
Halaber, errenta ertainak eta ertain-txikiak zerga politikaren ardatz nagusia izaten jarraitu behar dutela berretsi du, Geroa Baik lantzen jarraituko duen ildoa izanik honakoa.
Azkenik, proposamen serioak, zorroztasun teknikokoak eta akordio borondatea sustatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du koalizioak, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko eta Nafarroako herritarren kezka nagusienetako bati erantzuna emateko.
Pablo Azcona