Itzuli

    Giza eskubideak urratu diren Iruñeko tokietan memoriaren bide-ibilbideak sortzea proposatu du Geroa Baik

    Navarra Sumak, Iruñeko Udaleko egungo gobernu taldeak alegia indargabetu zuen 2018ko Euskararen Ordenantza berreskuratzearen alde egin du ere Koldo Martínez Iruñeko Udalerako hautagaiak

      Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak, “indarkeria guztien biktimek egia, justizia eta erreparazioa lortzeko duten eskubidea tinko defendatzearen” beharra azaldu du gaur. Halaber, gaineratu duenez, “Geroa Baitik alor guztietan lan egingo da eskubide eraginkorra izateko eta errealitate bihurtzeko”.

      Ildo honetan, Geroa Bairen alkategaiak azpimarratu duenez, “zerbait berriro ez errepikatzeko hori gogoratzea ere beharrezkoa dela kontuan izanik, oroimendun ibilbideen sorrera bultzatuko dugu, gure historian zehar egon diren giza eskubideen urraketa hauek gertatu ziren tokiak aldarrikatuz”.

      Iruñeak bi hizkuntza propio ditu

      Bestalde, Koldo Martínezek ziurtatu duenez, “Iruñea bi hizkuntza propio dituen hiria da, gaztelania eta euskara, elkarrekin komunikatzeko bi altxor”. Gainera, “Geroa Baitik biak udal administraritzaren esparruan parekidetasunez erabiltzeko aukera egotea defendatzen dugu, honakoa, hortaz, Iruñeko udalaren barruan ardatz transbertsala izanik”, azpimarratu du Martínezek.

      Koldo Martínezek nabarmendu duenez, “2018ko Ordenantza berreskuratuko dugu -egungo udal gobernu taldeak indargabetua- aurreko ordenantza eguneratu eta Foru araudira zein Europako araudira egokitu baitzuen, zehazki Eskualdeko Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen Europako Itunera egokitu zuen, hiritarrak udalera bi hizkuntzetan iristea bermatuz, besteak beste”.

      Azkenik, “haur eskoletan euskarazko irakaskuntzadun plazen berrikusketa egiteko eta benetako eskaerara egokitzeko” Geroa Bairen proposamena azaldu du Martínezek.

      Izena eman gure buletina jasotzeko