Itzuli

Zuzenean alkatetzaren menpe egongo den berdintasun alor bat sortzea proposatu du Geroa Baik

Koldo Martínez Iruñeko Udalerako Geroa Bairen hautagaiak Berdintasun Alor propio bat sortuko du Udalean zuzenean Alkatetzaren menpekoa izango dena

    Koldo Martínez Iruñeko Udalerako Geroa Bairen alkategaiak Berdintasun Alor propio bat sortuko du Udalean, zuzenean Alkatetzaren menpe egonik, horrela “ikusgarritasun handiagoa bermatzeko eta transbertsaltasuna gainontzeko Alorrekin lantzeko aukera tarte handiagoa bermatzeko ere”. “Oso alor garrantzitsu bati buruz ari gara, hemen ez dugu baliabiderik murriztuko: iruindarrak sentsibilizatzea eta hezkidetzea funtsezkoa da”, azpimarratu du Martínezek.

    Era berean, “Berdintasunerako IV Planaren lanketa 2023an hastea” proposatu du  Geroa Bairen alkategaiak, bai eta “zaurgarritasun egoeran dauden emakumeei zuzenduriko akonpainamendu eta interbentzio integraleko programak garatzea” ere.

    Koldo Martínezek nabarmendu duenez, “Emakumeen Etxearentzako baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak” bideratuko ditu, “horrela bere jarduera eta ordutegiak zabaltzeko aukera emanez, bereziki goizetan jarduerak eta bilerak egin ahal izateko”. “Topaketa feministarako gune hau edukitzea funtsezkoa da”, gaineratu du.

    “Begirada feministadun hirigintza sustatuko dugu, zaintzei ere begiratuko dien begiradarekin. Klima aldaketara egokitzeko begirada ekofeminista ere”, azpimarratu du Martínezek.

    I LGTBI Udal Plana

    Halaber, Geroa Bairen alkategaiaren aburuz funtsezkoa da ere “Iruñeko I LGTBI Udal Plana onartzea, bertan eskubide sozialak jasoz eta Iruñeko sexu aniztasunaren aitorpena agertuz ere”.

    “Udalak burutzen ari duen plan bat badago, baina ez dute garatu ez eta ezagutzera eman, hortaz ezin gara horretan gehiago berandutu”, salatu du Martínezek.

    Azkenik, “Harrotu-n LGTBIfobiaren aurkako Behatokia sendotzearen alde, bai eta zerbitzu hau herritarren artean gehiago ezagutaraztearen alde” egin du, “UPNk eta PSNk Iruñean egin dutenaren kontrakoa hain zuzen ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko