Itzuli

Alde Zaharrean aparkalekudun gizarte eta kirol gune bat jartzea proposatu du Geroa Baik

Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak azpiegitura dotazional hau Santo Domingoko Baratze aldean egitea planteatu du

    Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak “Alde Zaharreko Santo Domingoko Baratzeen zonaldeari behin betiko konponbidea ematearen alde” egin du gaur, bertan “gizarte eta kirol gune bat proiektatuz, bizilagunentzako eta ordainpeko aparkaleku misto batekin, eta gunea oinez konektatzeko azterlan bat ere proposatuz”.

    Koldo Martínezek azpimarratuz duenez, “Geroa Baik Iruñearentzako dituen ardatz nagusietako baten baitan kokatzen da proiektu hau; herritarrentzako espazio publikoa berreskuratuko duen mugikortasunaren aldeko apustuan alegia, espazio horiek ohitura eta errealitate ezberdinetara egokituz”.

    Era berean, “Iruñeko Alde Zaharreko hainbat guneren berrurbanizatzea” proposatu du Koldo Martínezek, “hala nola Basotxoa, horren proiektuak jada aurrekontua egina duelarik, Nafarroako Museoaren ingurua, Nafarroako Artxiboarena edo Santa Ana Plazarena ere”.

    Halaber, Iruñeko alkatetzarako hautagaiak “Navarreriako Esku-hartze Globaleko Proiektuari bultzada emateko beharra eta Burguen Plazaren berrurbanizazio plan bat burutzeko beharra” nabarmendu du, “Iruñeko Alde Zaharreko espazio hauek berpizteko helburuarekin”.

    Azkenik, “gure txikiak ere kontuan hartuko dituen Alde Zahar baten” aldeko apustua egin du Koldo Martínezek, eta horretarako “haurrentzako jolastoki estaliak jartzea” proposatu du, “auzo honetan mota honetako instalazioen gabeziari erantzuteko, beti ere Vianako Printzea erakundeak baimentzen badu”.

    “Auzo bizi bat behar dugu, bertan familiak bizitzeko modukoa, haurrek eta adinekoek geure espazioa edukiko duguna, ez asteburuko aisialdirako eta edanerako auzo bat bakarrik”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko