Itzuli

Lehen mailako arreta psikologikoa oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartzea proposatu du Geroa Baik

Lehen mailako arreta psikologikoa oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartzea proposatu du Koldo Martínez Iruñeko Udalerako Geroa Bairen hautagaiak, eta auzo-unitate batzuen egoera txarra deitoratu du, besteak beste Alde Zaharrekoarena

    Koldo Martínez Iruñeko Udalerako Geroa Bairen alkategaiak “lehen mailako arreta psikologikoa oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartzea” proposatu du, bai eta “giza baliabide eta espazio fisiko egokien bitartez Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako programa ezberdinen garapena bermatzea” ere. “Oinarrizko gizarte zerbitzuetan zerbitzu psikologiko egokiak edukitzea beharrezkoa da, buruko osasuna funtsezkoa da pertsonen bizi kalitatearentzako, eta denok dakigu lehen mailako, bigarren mailako, eta ia hirugarren mailako auzoak ere badirela, zailtasunak dituzten pertsonekin, eta pertsona horien ongizatea bermatzeko premiazko neurriak hartu behar ditugu, eta horregatik ere osasunari eta oinarrizko gizarte zerbitzuen sendotzeari begiratu behar diogu”, aldarrikatu du.

    Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “oso modu serioan hartu behar dugu buruko osasuna, bai eta auzo-unitateei baliabide gehiago eta hobeak ematea ere”. Zentzu honetan gaineratu duenez, “herritar zaurgarrienen ongizatea dugu jokoan”.

    “Aktibazio programak gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonetara edo pertsona zaurgarrienetara egokitzearen” alde agertu da Iruñeko alkatetzarako hautagaia.

    Zentzu honetan, Gizarte Zerbitzuak eskuratzeko leihatila bakarra sortzea proposatu du Koldo Martínezek, bai eta larrialdi sozialen zerbitzu bat sortu, Auzo Unitateek arreta eman ezin dezaketen data eta orduetan zerbitzuaren erabiltzaileen beharrizanei erantzuteko. Gutxiengo etnikoen eta etorkinen gizarteratzea sustatzearen alde egin du ere alkategaiak.

    Jarauta kaleko Alde Zaharreko Auzo Unitatearen “egoera delikatua” dela eta, Koldo Martinezek bere erreforma proposatu du. “Auzo Unitate honek mota guztietako eskaerak jasotzen ditu egunero eta ezin da egoera hain tamalgarrian minitu bakar bat ere gehiago egon”, adierazi du.

    Geroa Bairen alkategaiaren aburuz, “auzo guztiek aukera berberak merezi dituzte, eta 

    Izena eman gure buletina jasotzeko