Itzuli

Administrazioan enpleguaren banaketa handiagoa bultzatzeko Foru Dekretu bat proposatu du Geroa Baik

Mikel Asiain parlamentariak dibulgazio kanpainen alde eta pilotu esperientziak burutzeko enpresekin akordioak egitearen alde egin du ere

Mikel Asiain Mikel Asiain

Administrazioa enpleguaren banaketa handiagoa bultzatzeko Foru Dekretu bat proposatu du Geroa Baik, bai eta dibulgazio kanpainak egitea eta pilotu esperientziak burutzeko enpresekin akordioak egitea ere. 

Mikel Asiain koalizioko parlamentariak ziurtatu duenez, “Nafarroako Gobernuaren ibilbide orria markatu beharreko helburu nagusietako bat enplegu betea izan behar da, beti ere kalitatea lehenetsiz eta prekarizaziotik ihes eginez”. 

Zehazki, datorren ostegunean, maiatzak 12, Nafarroako Parlamentuan eztabaidatuko den ekimenean, Foru Gobernua premiatzen da Administrazio Publikoan enpleguaren banaketa sustatuko duen Foru Dekretu bat argitaratu dezan, apirilaren 4ko 27/2011 Foru Dekretuan eta maiatzaren 14ko 39/2011 Foru Dekretuan jasotzen diren gaiak bateratuz. 

Halaber, hartutako neurrietan funtzionarioen partaidetza sustatzeko dibulgazio kanpainak burutzea proposatu du Asiainek; bai eta Nafarroako enpreen artean akordioak egitea ere, esparru horretan pilotu esperientziak egin daitezen.

“Jardunean dauden langileentzako hein batean ordaindutako baimenak ematea eta langabezian dauden pertsonekin ordezkapenak ezartzea da Nafarroako enpresa batzuekin, pilotu esperientzia moduan, adostu nahi duguna, baimenaldian zehar kotizazio sozialak mantentzea bezalako neurriekin”, azaldu du Geroa Baiko parlamentariak. 

Asiainen arabera, “honakoa bezalako hain gai sakonean, nahitaezkoa dirudi Nafarroako Gobernua bezalako erakundeen lankidetza, Lansareren bitartez, baliabideak elkarbanatuz -giza baliabideak eta ekonomikoak- enplegu betea erraztu eta bultzatuko duten arau berrien ezarpena ahalbidetzeko”.

“Lau eguneko lan jardunaldia zenbait lan eta gizarte esparrutan behin eta berriro eztabaidatzen den gaia da, enpleguaren banaketa handiagoa bilatzeko bideetako bat delako hain zuzen ere. Helburu horretara iristen garen bitartean, pauso alternatiboak eman daitezkeela deritzogu, bitarteko pausoak, Administraritza Publikoan zein enpresa pribatuan enplegua mesedetuko dutenak, beste behin ere lankidetza publiko-pribatuaren bitartez”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.

Izena eman gure buletina jasotzeko