Geroa Baik zuzenketa bat proposatu du Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Altsasuko Zelandi IPko patioa berrurbanizatzeko
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektuari egindako zuzenketa partzialen artean, Geroa Baik Zelandi IPko patioa berrurbanizatzeko proposatutako zuzenketa dago. Horrela beraz, abenduan 2021. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartzen badira, inbertsio hau aurrera eraman ahalko da.
Zelandi ikastetxe publikoa da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa ematen duena, eta 400 ikasle inguru ditu.
Eraikina Altsasuko Udalaren jabetzakoa da, bai eta haren ondoko eremu publikoa ere, patioaren eginkizunak betetzen dituena. Azpimarratu behar da bai eraikina bai aldameneko espazio publikoa 1977. urtean gaitu zirela. Horren ondorioz, aldian behin hobetzeko inbertsioak egin behar dira, eta lehentasuna eman behar zaie zentroaren segurtasun eta osasunarekin zerikusia duten jarduerei.
Zelandi IPko patioaren neurriak oso handiak dira, eta lehenbailehen esku hartu behar da zoladura berritzeko, euri urak biltzeko sistema jarriz, gaur egun euri egoeran gertatzen diren arazoak saihesteko.
Egoera horren ondorioz, Zelandi Ikastetxe Publikoko Zuzendaritzak eta Eskola Kontseiluak hainbat eskaera aurkeztu dituzte, bai eta Zelandi Ikastetxe Publikoko Gurasoen Elkarteak ere.
Inbertsioaren balorazio ekonomikoari dagokionez, zoladura berritzea eta euri urak bideratzeko sistema bat egokitzea barne, Udaleko arkitekto teknikoak 235.963,00€ zenbatetsi ditu.
Horren arabera, zuzenketaren zenbatekoa 236.000,00 eurokoa da.
Pozgarria da azkenean lortzea 2021. urtean inbertsio hori Zelandi IPren eta Altsasu osoaren mesedetan egitea.
Javier Ollo