Itzuli

Adinarekin ere harremana duten ezberdintasunak deuseztatuko dituen Iruñea sozialki kohesionatua proposatzen du Geroa Baik

“Adineko pertsonen autonomia eta marko komunitarioan haien partaidetza” sustatzearen alde egin du Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak, “belaunaldiarteko harremanak mesedetuz, arrakala digitala gaindituz eta nahi ez den bakardadea sahietsiz”

    Koldo Martínez Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiaren aburuz, “beharrezkoa da adineko pertsonen beharrizanei erantzuna emateko ekintza komunitarioko programak garatzea, isolamendu egoerak ekidinez, adineko pertsonen lagun den hiriaren markoaren baitan”.

    Zentzu honetan, adinarekin harremana duten ezberdintasunak gainditzearen alde egin du, arrakala digitalarekin adibidez. “Arrakala digitala adineko pertsona askorentzako arazoa da, txirotuenentzako bereziki, Iruñeko auzoetan gaitasun digitalerako formakuntza programak martxan jartzea premiazkoa da, pertsona hauei osasunari, gizarte segurantzari edo online bankari buruzko haien kontsultak burutzen lagunduko dieten tailerrak, eta arrakala digitala gainditzen, eta nahi ez den bakardadea ere gainditzen lagunduko dietenak”.

    Bestalde, Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “funtsezkoa da komunitatearen baitan dauden egoitza eredu berria sustatzea, kolaboraziozko etxebizitzak adibidez”. “Marko komunitario baten baitan sustatu nahi dugu adineko pertsonen autonomia, belaunaldiarteko harremanak mesedetuz”.

    “Iruñea sozialago bat sustatu”

    Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak era berean azaldu duenez, “hiri bizigarria, lasaia eta arnasgarria nahi dugu, baina pertsonen lagun den hiri bat nahi dugu ere. Horretarako, nahitaezkoa da Iruñea sozialago bat sustatzen lagunduko duten ekintzak burutzea eta horiek sendotzea, ikuspegi transbertsal batetik beti”:

    Zentzu honetan, “Iruñeko auzo guztietan prebentzio-ekintza komunitarioko zerbitzuak berrezartzearen” aldeko apustua egin du alkategaiak, “bizitza estilo osasungarriak sustatzeko, haur zein nerabeentzako aisialdirako guneak eta haientzako garrantzitsuak diren ikaskuntzak eskaintzeko, bizi diren markoan haien garapen integrala mesedetzeko helburuarekin”.

    Azkenik, “gazteen aisialdi eta denbora librearen beharrizanei erantzuten dieten jardueren diseinuan eta garapenean gazteen partaidetza sustatzeko” Geroa Bairen proposamena azaldu du Martínezek. “Gazteek haien zalantzak eta ondoez emozionalak planteatzeko espazio seguru bat edukitzea proposatzen dugu, lehen mailako profesionalen arreta eskainiz, hala nola psikologiako eta gizarteratzearen profesionalena, haien garapen pertsonal, sozial eta emozionala mesedetzeko eta buruko osasun maila handiagoa sustatzeko”.

    Azkenik, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek etorkinen alorrean burutzen duten lana sendotzearen beharra” azpimarratu du alkategaiak, “zerbitzu horien esparru espezifikoetan bereziki: arrera, migrazio-dolua, familiarekin berriz-elkartzea, besteak beste, bai eta desgaitasuna duten pertsonen alorrean ere”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko