Geroa Bai, PSN-PSOE, EH Bildu, Podemos eta IE-k haien oniritzia agertu dute 0-3 zikloko langileen lan baldintzak hobetzeko eta hezkuntza-etapa sendotzeko lortu den akordioaren aurrean
0 eta 3 urte bitarteko haurren hezkuntza bezalako hain etapa sentikor batean aurrera egiteko ibilbide-orri berri bat ezarri da

Geroa Bai, PSN, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu eta IE parlamentu taldeek haien oniritzia agertu dute gaur 0-3 zikloko langileen lan baldintzak hobetzeko eta etapa hau sendotuz hezkuntza arreta hobetzeko lortu den akordioaren aurrean.
Akordioak ibilbide-orri berri bat ezartzen du eta 0-3 urte bitarteko haurren hezkuntza bezalako hain gai sentikor batean dagoen egoera desblokeatzea du helburu. Parlamentu taldeen aburuz, neurri zehatz eta eraginkorrez gain, gaur sinatutakoak zikloaren hobekuntzan lanean jarraitzeko konpromisoa jasotzen du, Europa mailako ratioak lortu arte aurrera egiten jarraitu behar baitu, esparru publikotik eta eskaintza unibertsalarekin.
Akordio honekin halaber, 2022ko aurrekontu akordioan jasotzen dena betetzen da, legegintzaldia amaitu baino lehen langile hauen soldata Nafarroako Gobernuko langileen soldatekin parekatzeari dagokionez, eta langileriaren sendotzearekin jarraituko da haien lan karga arintzeko, horrek udalei diru gainkargarik ekarri gabe baina.
Akordio hau izenpetzen duten taldeek azpimarratu dutenez garrantzitsua zen egoera hau desblokeatzea, eta akordio honek sektoreko langileen eskaerak eta 0-3 Plataformak planteatutakoak asetzea espero dute.