Nafarroaren zerga-autonomia kritikatuz Aragoiko presidentearen hitzak gaitzetsi ditu Geroa Baik eta seriotasun handiagoa eskatu du
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Nafarroako zerga-autonomia kritikatzen zuten Aragoiko presidentearen hitzak gaitzesteko adierazpen instituzionalak jaso duen ahobatezko babesa nabarmendu du. Barkosek Hitzarmen Ekonomikoaren defentsaren garrantzia azpimarratu du, “bereziki Hitzarmen Ekonomikoaren inguruan zeharo onartezinak diren eta ikusmira Sozietateen Zergan jartzen duten kritikak egiten diren une hauetan”. Ezaugarri hauetako gaietan “seriotasun handiagoa” eskatu du, bai eta “algodoiaren proba” egitea ere. “Horrela, antzeko sistema bat bere egiteko proposamena luzatuko nioke Lambán presidenteari, haien Erkidego Autonomoetan zerga aferen kudeaketa bere egiteko erreformak proposatzea, eztabaida ireki dadila; onerako eta txarrerako kudeaketa propioa edukitzean datza gakoa, bai eta gastuaren arduran ere”, azaldu du.
Bestalde, enpresek energia krisialdiari aurre egiteko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako departamentuak 20 milioi euroko laguntzak bideratzeko lege proiektua nabarmendu du ere Barkosek.