Itzuli

Krisialdi honetan uniformetasuna ez dela eraginkorra izaten ari ohartarazi dio Geroa Baik Sánchez presidenteari

Inertziaren aurrean Nafarroan lidergoa har dezan eskatu dio koalizioak Chiviteri, 2020 Errege Dekretu-legea argitaratzearen harira

    Bart, besteren konturako langile eta funtsezko zerbitzurik ematen ez duten langileentzako ordaindutako baimen berreskuragarria arautzen duen  martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretu-legea argitaratu ondoren, Geroa Baik Pedro Sánchez Gobernu zentraleko Presidenteari ohartarazi dio argi geratu dela krisialdi honetan uniformetasuna ez dela tresna eraginkorra izaten ari, Norbanakoaren Babeserako Ekipoen, testen eta arnasgailuen erostearen zentralizazioan adibidez gertatu zen moduan, eta María Chivite Foru Gobernuko lehendakariari eskatu dio inertzia jarreraren aurrean, hari dagokion lidergoa bereganatu dezan.

    Pertsonen osasuna eta osasun hori gordetzeko lanak eztabaidagai ez direla ahaztu gabe, koalizioak onartezina deritzo atzo Gobernu zentralak onartutako Errege Dekretuaren inguruan azken orduetan jazotakoen modua: ostiralean filtratu zen Dekretua, larunbatean iragarriz eta igandean 23:30ak pasata argitaratua, 24 orduko luzamenduarekin, enpresak, langileak eta Udalak edo Foru Administraritza bera bezalako administraritzak segurtasun gabezia, babesgabetasun eta ziurgabetasun egoeran utziz, hortaz, egoera horretara egokitzeko ematen duen tarte eskasa dela eta, jokabide hau zeharo zentzugabea dela besterik ezin esan dezakegu.

    Geroa Bairen iritziz, Dekretua bere sakontasunean ere kezkagarria da, Estatu mailan tabula rasa ezartzen baitu, Nafarroaren behar, erronka eta egoeraren araberako erantzun bat eman ordez. Koalizioak ziurtatu duenez Nafarroako ekonomia ezin da beste komunitateen konponbide berberei egokitu, eta Foru Komunitatearen BPG-ren %30 baino gehiago industriari dagokiola gogorarazi du, hortaz turismoari edo beste sektoreei loturiko komunitateentzako pentsaturiko errezeta ezin da Nafarroarentzako konponbiderik onena izan.

    Geroa Baik gainera azpimarratu duenez, Dekretuak ez du modu garbian argitzen langile autonomoen sektorearen egoera nola geratzen den, krisialdi honetan sektore ahaztua alegia, eta Italiako gobernuak egin ez bezala, Nafarroako ekonomian funtsezkoak diren sektoreak, hots garapen teknologikoaren I+G, ez dituela aintzat hartzen azpimarratu du.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik ziurtatu du lankidetzarik hoberena baliabideen koordinazioa dela eta ez zuzendaritza zentralizatua, eta Gobernu Zentralak ematen dituen pausoak jarraitzera ezin gaitezkeela mugatu nabarmendu du, bere erabakiei egokitzapen minimo edo nuluak eginez, horiek Nafarroarentzako erabaki egokiak ez badira.

    Zentzu honetan, koalizioak Nafarroako Gobernua premiatu du Errege Dekretu honen ezarpenari buruz sortzen diren zalantzak argitzeko direktorio bat sor dezan, Brexita, Next Plataforma edo laguntza psikologikorako COVID-19aren krisialdian zehar martxan jarritakoaren moduan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko