Geroa Baik Kongresura zuzenduriko bi lege proposamen erregistratu ditu Eskola Publikoaren laikotasuna bermatzeko
Geroa Bairen parlamentu taldeak Diputatuen Kongresura zuzenduriko bi Lege erregistratu ditu eskola publikoaren laikotasuna bermatzeko helburuarekin, Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoen erreforma proposatuz erlijioaren irakaskuntza dela eta, bai eta Konstituzioaren 27 artikuluaren aldaketa proposatuz ere.
Parlamentu taldeak Osoko Bilkuran eztabaidatzeko erregistratu ditu bi ekimenak, biak aurreko legegintzaldian onartuak izan arren, saio epealdi berriaren indargabeturik geratu baitira.
Geroa Bairen aburuz, hezkuntza sistema laiko baterantz aurrera egiteko beharrak nahitaezkoa egiten du Konstituzioaren erreforma eta beharrezko lege aldaketak, horrela erlijio konfesionala eskola kurrikulumaren baitan egon ez dadin. Parlamentu taldeak gaineratu duenez, ikasgeletan erlijioa egotea oinarrizko legedi afera da, eta halakotzat hartzen badugu, dagokion tokian konpondu beharra dago, Diputatuen Kongresuan alegia.
Zehazki, erregistraturiko ekimenetan, gaur egun Estatuan indarrean dauden lege xedapen sorta baten aldaketa proposatzen da, hezkuntza sistema laiko baterantz aurrera egiteko beharrarekin topo egiten baitute, eta eztabaida horri dagokion tokian konponbidea emateko, partxerik gabe, ez eta behin behineko neurririk gabe, benetako konponbidea izan ordez benetako arazoa ez baitute konpontzen horiek.