Itzuli

Autogobernuarekin eta trafiko eskumenaren transferentzia behingoz egitearekin gure konpromezua adierazten dugu

Haz click para editar el contenido

    Transferentzien Batzordeko nafar ordezkaritzaren jarrerarekin bat agertu da Geroa Bai, horrekin “Nafarroaren autogobernuarekin eta Trafiko eskumenaren transferentziarekin dugun konpromisoa” frogatuz. Koalizioaren aburuz, gaurkoa “pauso bat gehiago da” eta, aldi berean, eskumenaren transferentzia “lehenbailehen” gauzatzeko epeak bizkortzea eskatu du ere.

    Transferentzien Batzordean Geroa Bairen aldetik Ana Ollo bigarren Lehendakariordea eta Pablo Azcona parlamentuko eleduna egon dira, eta Batzordeak egindako bileraren ondoren koalizioak gogorarazi du “lehen unetik esan genuela Nafarroako Gobernuaren aldamenean egongo ginela Trafiko eskumenaren transferentzian aurrera egitea dakarren erabaki orotan, bai eta egiteke dauden beste eskumenen transferentzietan ere”.

    Era berean, Geroa Baik adierazi duenez beti azpimarratu dute Nafarroari eskualdaketa baliogabetu zuen Auzitegi Gorenaren epaia bertan behera uzteko erabaki guztiekin bat egingo dutela, Foruaren Hobekuntzan aitorturiko eskumena baita. Epai hori, koaliziotik gogorarazi dutenez, “ezin dugu elkarbanatu, gure eskubide historikoak zapaltzen baititu, horiek ukatzen dizkiguten jarrera politikoek egiten duten modu berean, transferentzia hau behingoz burutzea torpedeatzen ari dutelarik gainera”.

    Zentzu honetan azpimarratu dutenez, “Geroa Baik beti egin du lan, ausardiaz gainera, Nafarroako Autogobernuaren garapenaren alde”. Izan ere, eta nabarmendu dutenez, “Geroa Bairen bultzada politikoa izan zen, 2015 urtean Nafarroako Gobernura iritsi zenetik, transferentzia alorrean zegoen lehorte luzearekin amaitu zuena; UPNren Gobernuek ekarri zuten lehortea, bide batez esatearren”.

    Amaitzeko, LORAFNAren erreforma burutzeko epeak “ahalik eta gehien” bizkortzea eskatu du Geroa Baik, horrela Trafikoaren eskumena Nafarroari eskualdatzea errealitate bihurtzea ahalbidetzeko, “hamarkadetako atzerapena daraman eskubide historiko baten berreskurapena baita, eta Foruzaingoa guk nahi bezalako polizia integrala izatea ahalbidetuko baitu ere”, amaitu dute adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko