Itzuli

Geroa Bai -ren ebazpen bat onetsi da, Hezkuntza departamentua premiatuz ikastetxe publikoetan kartelak euskaraz eta gaztelaniaz jar ditzan

Parlamentuak azpimarratu du seinaletikak duen garrantzi nabaria Foru Erkidegoan bizikide diren bi hizkuntzekin herritarrek kontaktu bisuala izan dezaten bermatzeko

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Legebiltzarreko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, UPN eta PSNren abstentzioekin eta PPN, Talde Mistoa eta atxiki gabeko parlamentariaren kontrako botoekin, Hezkuntza Departamentua premiatzea, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuarekin lankidetzan, “Foru Erkidegoko ikastetxe publikoetan kartelak eta seinaleak —analogikoak zein digitalak— bi hizkuntzatan —gaztelaniaz eta euskaraz— jar ditzan, eta hori lehentasunez egitea irakaskuntza euskaraz edo euskararekin ematen dutenetan: A, B eta D eredukoetan”.

     

    UPNk zuzenketa bat aurkeztu du, Geroa Baik, ekimenaren titularrak, onartu ez duena, eta eskatzen zuen ekimena "Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera erregulatzen duen araudiari” jarraiki garatu zedin.

     

    El G.P. UPN ha presentado una enmienda de modificación, no aceptada por Geroa Bai, titular de la iniciativa, supeditando la iniciativa a su “conformidad con la normativa reguladora del uso del euskera en las Administraciones Públicas de Navarra”.

     

    Zioen azalpenean, Geroa Baik bultzatutako ebazpena oinarritzen da 2024-2025 ikasturterako Nafarroako Gobernuak argitara emandako aurrematrikularen datuetan, euskara aintzat hartzen duten hizkuntza-ereduen garrantzia nabarmentzeko, eta adierazten du D ereduak onarpen-eskaeren % 29,9 beretu zituela eta A ereduak % 17,2. Zifra horiek agerian uzten dute “errealitate sozial bat, non bi hizkuntza propioak bizikide diren eta elkarri eragiten dioten Foru Erkidegoko hezkuntza-eremuan”.

     

    Hala ere, proposamena egin duen taldeak defendatzen du hizkuntza-bizikidetza horren garrantzia “ez dela ikasgeletara mugatzen”, eta errealitate hori espazio publikoan ikusaraztea eskatzen du, ingurune bisualaren bidez. Ildo horretan, eskatzen da berma dadila herritarrek karteletan eta erkidegoko seinaleetan gaztelaniarekin eta euskararekin harreman bisual etengabea izanen dutela.

    Izena eman gure buletina jasotzeko