Geroa Bai -ren ebazpen bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat egin dezan haurrengan eta nerabeengan inpaktua duten politikak sostengatzen dituzten aurrekontuko zenbatekoei buruz
12/2022 Foru Legeak aurreikusten duen aurrekontu-lehentasuna gauzatu nahi da, babesgabetasun-egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak aktibatzeko
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta atxiki gabearen aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Nafarroako haur eta nerabeengan zuzenean eta zeharka eragina duten politiken oinarri diren aurrekontu orokorretan esleitutako zenbateko ekonomikoei buruzko txosten bat egin dezan”.
Zioen azalpenean, Geroa Bai TPak sustatu duen ebazpenak adierazten du pobrezia-tasa desberdinak, aukera-berdintasunean dagoen arrakalak, babesgabetasun-egoerak edo osasun mentalaren esparruko zailtasunak eragin berezia dutela gazteengan eta, horri dagokionez, 12/2022 Foru Legean jasotako aurrekontu-lehentasuna gauzatzeko deia egiten du.
Lege horren 5. artikuluak aurreikusten du “Foru Komunitateko Administrazioak bere aurrekontuetan jasoko dituela lehentasunez Foru Komunitate honetako adingabeen zailtasunen atzemate goiztiarra eta horiek konpontzeko bitartekoen aktibazioa, sustapena, arreta, heziketa, babesa, gizarteratzea, integrazioa eta aisialdia; kontsignazio hori handituko da gutxienez ere gastu-mugaren gehikuntza adina, gastu-muga handitzen denean. Gastu-muga handitzen ez bada, mantenduko dira, baldin eta foru lege honen xede diren beharrak murriztu ez badira”.
Hori dela eta, Foru administrazioari eskatzen zaio haur eta nerabeengan zuzenean eta zeharka eragina duten politiken oinarri diren aurrekontu orokorretan esleitutako zenbateko ekonomikoei buruzko txosten bat egin dezan.
Isabel Aranburu