Itzuli

Geroa Bai -ren ekimenez, Espainiako Gobernua premiatzen da lurraldearen araberako sailkapena elementu objektibotzat ezar dezan plangintza elektrikoetan

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, EH Bilduren, eta Geroa Bairen aldeko botoekin, PSNren, PPNren eta Contigo-Zurekinen abstentzioarekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoarekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 4. artikulua (plangintza elektrikoa) alda dezan, lurraldearen araberako sailkapena elementu objektibo –eta erabakigarria– izan dadin egin beharreko plangintzetan”.

     

    Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Gobernu zentralari eskatzen dio “4. artikulu horren aldaketan elementu objektibagarri gisa sartzeko industriak autonomietako BPGan duen pisu portzentuala, industria intentsiboak autonomia bakoitzeko industria osoan duen pisu portzentuala eta energia-ekoizpen berriztagarriak autonomia bakoitzeko energiaren azken kontsumo gordinaean duen pisu portzentuala”.

     

    Berriztagarriak elementu objektibagarri gisa sartzea EH Bilduk aurkeztu duen eta Geroa Bai ekimenaren titularrak onartu duen zuzenketa baten ondorio da.

     

    Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatu duen ebazpenak Nafarroak egindako eskariak jaso daitezen aldarrikatzen du, plangintza elektrikoak erkidegoarentzat estrategikoak diren hainbat inbertsio-proiektu jasotzen ez baditu “bereziki industriala den erkidego bat baztertuta” geldituko baita.

    Izena eman gure buletina jasotzeko