Itzuli

Bero handieneko orduetan villavesa zerbitzua sendotzea eskatu du Geroa Baik eta Iruñerriko ingurumen zentroaren finantzazioa begi onez jaso du

Koalizioak maiztasun handiagoa eta aire girotua eskatu ditu, eta erakundeen arteko lankidetzak Iruñerriko ingurumen zentroa bezalako azpiegitura garrantzitsu batentzako 38 milioi eskuratzea ahalbidetu duela nabarmendu du

    Mikel Armendariz Mikel Armendariz
     

    Mikel Armendariz Iruñerriko Mankomunitateko Asanbladan Geroa Bairen bozeramaileak, bileraren eskari eta galderen txandan, eskakizun bat aurkeztu du bero handieneko orduetan villavesa zerbitzua sendotu dadin, herritarren mugikortasun eta ongizate baldintza egokiak bermatzeko helburuarekin.

    “Garraio publikoa funtsezko zerbitzua da eta erabiltzaileen benetako beharrizanei erantzuna eman behar die. Muturreko beroaldiko egunetan ezin onar dezakegu bizilagunek baldintza desegokiak pairatzea haien joan-etorrietan. Villavesek aire girotua funtzionamendu egokian edukitzea bermatu behar dugu eta zerbitzua sendotu beharrezkoa den tokietan, horrela garraio eroso, duin eta kalitatezkoa eskaintzeko”, ziurtatu du Armendarizek.

    Geroa Bairen iritziz, erabiltzaileen ongizatea mugikortasun politiken erdian kokatu beharra dago, bereziki klima aldaketaren ondorioz jasaten ari dugun tenperaturen gorakadaren testuinguru honetan.

    Bestalde, Iruñerriko Mankomunitatean Geroa Bairen taldeak begi onez jaso du Iruñerriko Ingurumen Zentroaren finantzaketarako 38 milioi jaso izana, inbertsio estrategikoa baita eta hondakinen kudeaketarako eredu jasangarriago eta berritzaileago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duena gainera.

    Iruñerriko Mankomunitatearen eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren artean burutu den elkarlanaren garrantzia azpimarratu nahi izan du koalizioak, lorpen garrantzitsu hau erakundeen arteko lankidetzari esker eta etorkizuneko ikuspegi elkarbanatuari esker izan dela nabarmenduz.

    Armendarizen hitzetan, “38 milioi euro hauek lortu izana paregabeko berria da Iruñerriarentzako. Proiektu honek frogatzen du erakundeak lankidetzan jarduten dutenean, ezberdintasunak alde batera uzten dituztenean eta helburu amankomun batekin lan egiten dutenean, emaitzak iritsi egiten direla. Mankomunitatearen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza gakoa izan da Iruñerriko ingurumenaren etorkizuna markatuko duen inbertsio estrategiko hau errealitate bihurtzeko”.

    Kalitatezko mugikortasun publikoarekin eta herritarren ongizatearekin duen konpromisoa berresten du taldeak horrela, bai eta Iruñerri jasangarriago, modernoago eta kohesionatuago bat eraikitzen laguntzen duten proiektu estrategikoei bultzada emateko konpromisoa agertu du beste behin ere. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko