Itzuli

x1 Wind enpresa eolikoak Tafallan entseguak eta prototipoak egiteko martxan jarriko duen plantarekin pozik azaldu da Tafallako geroa bai

     

    X1 Wind enpresa eolikoak Tafalla eta Erriberri artean dagoen La Navarra industrialdean ezartzeko erabakiarekin pozik agertu da Tafallako Geroa Bai, bertan entsegu eta prototipoak egiteko planta berri bat jarriko dutela iragarri baitute. Koalizioak nabarmendu duenez “beti da positiboa” enpresa berriak Nafarroako Erdialdean ezartzeko erabakia hartzea, enplegua sortzeaz gain, sektoreko beste enpresengan erakarpen eragina eduki dezaketelako ere.

    Gainera, Geroa Baitik nabarmendu dutenez, energia berriztagarrien esparruan kokatzen den lantegia da, zehazki ur gaineko teknologia eolikoa garatzen duen enpresa, eta hortaz, izaera berritzaile nabarmena duena. Tafallara lantegi hau etortzea, Nafarroan industria eolikoaren garapen ildoan kokatzen dela gogorarazi dute ere.

    Aldi berean azpimarratu dutenez, enpresak berak tokiko talentua aprobetxatzeko asmoa iragarri du, bai eta Nafarroako beste enpresekin lankidetzan aritzeko asmoa ere, oso begi onez jaso duelarik koalizioak enpresak adierazitakoa.

    Tafallako Geroa Bain modu positiboan baloratu dute Zidakosen hirian enpresa hau ezartzeko Sodenak emandako babesa, honen aurkezpenean Tafallarekin konpromiso sendoa agertu baitzuen, enpresaren Ingeniaritza alor ugari bertan kokatuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko