Itzuli

AP-68 autobidean Lodosa-ko lotunerako Geroa Bairen eta Gobernu zentralaren arteko akordioa betetzeko aurrerapausoak baloratu ditugu.

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak AP68 autobideko Lodosako lotunearen inguruko akordioa betetzeko aurrerapausoak baloratu ditu.

    Zentzu honetan, Azconak ziurtatu duenez “anormaltasun historiko bati amaiera jartzen zaio”, azpimarratuz gainera “irteera berri honekin egunero mila ibilgailu inguruko trafikoa erakarriko dela”.

    Geroa Baiko parlamentariak era berean azpimarratu duenez, obra honek “erosotasun eta segurtasun handiagoa ekarriko du lodosarrentzat, hemendik aurrera ez dutelako errepidetik 20 kilometroko bidea egin beharko autobidera sartzeko”.

    “Udalerriko ekonomiarentzako bultzada izango da hau, Cabizgordo industrialdearen baldintzak hobetuko dituelako, industrialde horri Geroa Baiko gure kide den José Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordeak modu erabakigarrian bultzada ematen ari diolarik gainera”, nabarmendu du.

    Azconak ere azpimarratu duenez, lotura honek “eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzen lagunduko du eta enpresa ekimen berriak erakartzeko baliagarria izango da”.

    “Geroa Baik Senatuan burututako kudeaketa hau munizipalismoarekin dugun konpromisoarekin bat dator, udalak baitira herritarretatik gertuen dauden administraritzak eta haien beharrizanak modu egokienean helarazten dituztenak”.

    Bestalde, Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak, akordioaren baitan zeuden ondoko aurrekontu-konpromisoak zehaztu ditu:

    Eraikuntzaren Robotizazio eta Industrializazioaren Zentro Nazionala Nafarroan martxan jartzea.

    • Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren Memoriaren Institutuaren “Hormigoizko Mugak” programarentzako laguntza.
    • Erriberriko Udalarentzako 300.000 euroko diru transferentzia Gazteluaren gauezko argiztapena hobetzeko.
    • Atarrabiako ibilguan Ultzama ibaiaren berreskurapena eta hobekuntza hidraulikoa.
    • Pirinio Hegoaldeko Isurialdeko Bide Naturaleko lanen finantzaketa Irati trenbide zatian.

     

    Azkenik, Koldo Martínezek ziurtatu duenez “Geroa Baik Nafarroako herritarrekin eta udalekin konpromisoa hartzen jarraituko du, bai eta proiektu berde eta berreskurapen proiektuekin ere, gure Komunitatearen hazkunde kohesionatu eta jasangarri bat lortzeko helburuarekin”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko