LEP-ren gaineko Nafarroako Auzitegi gorenaren autuak "iskanbila mediatikoa egon arren Gobernuaren zorroztasuna" frogatzen duela baloratu du Geroa Baik
Geroa Baik modu positiboan baloratu du AFAPNA sindikatuak eskaturik 2017ko LEPren kontuzko bertan behera uztea ukatzen duen Nafarroako Auzitegi Gorenaren autua. Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunak azpimarratu duenez autu horrek “berriro ere frogatzen du Nafarroako Gobernua zorroztasunez eta arduraz ari dela lanean sektore batzuek sortu duten iskanbila mediatikoa egon arren”.
Martínezen aburuz “hilabete luzez ikusi dugu nola judizializatu diren Foru Exekutiboaren erabakiak, bereziki enplegu publikoari dagozkionak, sortzen ari duten gauza bakarra, plaza horiek lortu nahi duten pertsonengan segurtasun eza delarik”.
Geroa Baiko parlamentuko eledunak gainera ziurtatu duenez, autu honek “frogatzen du Nafarroako Gobernua irizpide objektiboekin eta teknikoekin ari dela lanean LEPen deialdietan”, horrek gainera adieraziz “Exekutiboak plantillen egonkortzean jarraitzeko duen interesa, bai eta enplegu publikoaren prekarizazioaren aurka borrokatzeko ere”.
Azkenik, Martínezek gogorarazi du otsailean Nafarroako Auzitegi Gorenak AFAPNA sindikatuaren helegite bat baztertu zuela, horren ardatza, oraingoan bezala, euskararen ezagutza behar duten irakasle plazen eguneratzea zelarik, eta deitoratu du “sektore batzuen euskarafobiak horrelakoa bezalako geiak politizatzera eta judizializatzera eramaten ari gaituela”.
Koldo Martínez