Geroa Baik 100 neurri baino gehiago proposatu ditu 17 alorretan legealdirako programa-akordio bat lortzeko
Legealdirako programa-akordio bat lortzeko 17 alorretan 100 neurri baino gehiago dituen dokumentu bat aurkeztu die astelehen honetan Geroa Baik PSN eta Contigo Navarra alderdiei, Geroa Bairen iritziz beste bi formakuntzek aurkeztu dituzten dokumentuak “generikoak eta zehaztasun gabezia handikoak” baitira.
Bilera amaitzean Pablo Azconak azaldu duenez, “programa akordio honen negoziazioa aurrera eramateko metodologia bat proposatu diegu ere eta guk eramandako dokumentua analizatzeko zain geratu gara”. Era beran gaineratu duenez, “programa-akordioaren negoziazio hauetan aurrea egiteko bi formakuntzek jada garatzen ari direla dioten proposamena bihar jasoko dugunaren konpromisoa jaso dugu ere”.
Bere aldetik María Solanak metodologiari buruz azaldu duenez, “garrantzitsua da bilerak nola egingo diren, nola lan egingo dugun modu egoki eta argian zehaztea, nola funtzionatuko dugun denok jakin dezagun”.