Geroa Baik 155 artikuluaren ezarpena gaitzetsi du eta PP-ren Gobernuak bere bertsiorik gogorrena ezarri izana kritikatu du
Geroa Baik Catalunyan 155 artikuluaren ezarpena gaitzetsi du eta PPk bere bertsiorik gogorrena ezarri izana kritikatu du, PPren Gobernuak demokratikoki hautatua izan de Catalunyako Gobernua ordezkatzea erabaki ondoren.
Koalizioaren aburuz POLITIKAren porrota ikusten ari dugu. Konstituzioak berak aurreikusten dituen bideak ez dira agortu, ez da proportzionaltasunez erantzun eta Estatuko erakundeak amildegiaren ertzean jarri dira.
Geroa Bairen iritziz ez da egia Catalunyako autogobernua eten ez denik: modurik gogorrenean egin da, Catalunyako hiritarren ordezkari subiranoak ordezkatuz.
PPren gobernuak Catalunyari bizkarra eman dio, bai eta elkarrizketa gehiago eskatuz astea daramatzaten nazioarte mailako eta Estatu barruko ahots guztiei ere. Ezarpen hau gainera Catalunyako gizarteak nahi duen eta eskatzen ari duen aurkako norabidea dago, gizarteak politikaren, akordioaren eta ulermenaren bidea nahi baitu.