Itzuli

Geroa Baik 65 urte baino gehiagoko pertsonek babestutako alokairuen eskaintza eskuratzeko baldintzak hobetzea proposat du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Molinet Geroa Baiko foru parlamentariak mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan “65 urte baino gehiagoko pertsonek babestutako alokairu eskaintza eskuratzeko baldintzak hobetzeko” helburuarekin.

    Zehazki, koalizioko Parlamentariak Nafarroako Gobernua premiatzen du “65 urte baino gehiagoko pertsonek babestutako alokairuen eskaintza eskuratu ahal izateko” beharrezko arau aldaketak egin ditzan, “etxebizitza baten jabe badira ere, eta beti etxebizitza hori Nasuvinsa sozietate publikoak kudeatzen duen Alokairu Poltsaren programari lagatzen bazaio”.

    “Populazioaren piramidean bizitzen ari ditugun etengabeko aldaketak, zahartze aktibo eta osasuntsurako ekimenen martxan jartzea edo haien errealitaterako irisgarriak eta egokituak diren etxebizitzen eskaera berrien ondorioz, adineko pertsonek erantzun berriak behar dituzte orain”, azpimarratu du Azconak.

    Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, mozioak eskatzen dituen aldaketekin “65 urte baino gehiagokoen behar eta inguruabarrei erantzuna eman nahi zaie, etxebizitza baten jabe izanda ere haien diru sarrera eskasa dela eta zaharberritzeko inbertsioak egin ezin dituztenean, dela eraginkortasun energetikoa edo irisgarritasuna hobetzeko”.

    “Pertsona hauei gaur egun dauden eskaintzak lortzea ahalbidetzea eta erraztea da helburua, bai eta haien beharretara egokiturik etorkizunean etorriko diren babestutako alokairuko etxebizitza promozioak lortzeko ere”, amaitu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko