Geroa Baik 700.000 euro baino gehiagoko inbertsioak bultzatu ditu Lizarralderako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketen bitartez
Geroa Baik 734.000 euroko inbertsio eta proiektu ezberdinak bultzatu ditu Lizarralderako 2025 urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztu dizkion zuzenketen bitartez, modu honetan koalizioak lurraldearen egituraketaren alde egiten duen apustua finkatuz, bai eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuna emanez, haien bizitokia edozein delarik ere.
Horrela, Geroa Baik 60.000 euroko partida bat bultzatu du kontuetan Azueloko udal eraikina zaharberritzeko. Inbertsio honekin, gaur egun udal biltoki bat beheko solairua egokituko da bertan udal aterpetxe bat kokatzeko.
Koalizioaren proposamenez, kontuek 40.000 euroko partida bat jasotzen dute Torralba del Rioko udal hilerrian hobekuntza lanak egiteko, horiekin arkitektura oztopoak deuseztatzea ahalbidetuz, bai eta kanpoko horman konponketak egiteko eta sendotzeko. Lan hauei esker ere barrualdean espaloiak egingo dira, kolunbarioa jarriko da, kapera itxiko da eta frankismoaren sinbolo den plaka bat deuseztatuko da ere. Halaber, 25.000 euroko partida baten bitartez, udalerriko hiri-altzarien zaharberritze eta edertzeari ekingo zaio.
Koalizioak 45.000 euroko zuzenketa bat sustatu du Lodosako udal igerilekuetan kanpoko guneak egokitzeko. Zehazki, lan hauei esker igerilekuen perimetroa saneatzeko aukera egongo da, bai eta gainezkabideko hodiak konpontzeko, gerizpeko gune gehiago sortzeko eta belardia egokitzeko ere. Bestalde, 30.000 euroko beste partida batekin Montserrat Basilika desakralizatuaren zaharberritze lanen I faseari ekingo zaio erabilera anitzeko eraikin bilakatzeko. Instalazioek egun aurkezten duten egoerak egituraren ebaluazio txosten bat egitera behartzen du, bai eta zimendatzearen estudio geotekniko bat ere, oinarrien eta materialen egoera egiaztatzeko, besteak beste. Eraikinaren egungo egoeraren altxatze planimetriko bat egitea ere beharrezkoa da, egon daitezkeen horma-erorketak eta desbideraketak ikertu ahal izateko.
Lapoblacion-Meanon, 40.000 euroko partida bati esker pilotalekua estaltzeko lanei amaiera emango zaie, horrela urte osoan zehar erabiltzeko aukera emanez, aldi berean instalazioaren erabilera aukerak handituz.
Aurreikusten diren beste ekintzen artean, Vianako iturriaren hodiaren zaharberritzea eta iturburu gunearen egokitze, garbiketa eta babeste lanak daude, koalizioak bultzatutako 90.000 euroko zuzenketa baten bitartez. Vianako iturriaren iturburua, alde zaharretik 3,7 kilometrotara dagoena, Valdeibañez errekaren ondoan dago, gaur egun nahiko ezkutukoa eta herritar askorentzako ezezaguna den gune batean. Iturrira iristeko bidea eta bere hodiak egoera txarrean daude eta lan hauei esker egoera zuzentzeko aukera egongo da, udalerriarentzako gune hau berreskuratuz.
Geroa Baik 28.000 euroko partida bat sartu du ere kontuetan Lizarrako Udalaren eta Lizarraldeko Ikerketa Zentroaren artean Hitzarmen bat izenpetzeko, horren bitartez XVII eta XIX mende bitarteko Lizarrako Ondare Industrialaren identifikazio, katalogazio, balorizazio eta babes-proposamenerako azterlan bat burutuko delarik. Bestalde, 15.000 zuzenketa batekin Lizarrako Defentsa Arkitekturaren Plan Zuzendariaren idazketari ekiteko aukera egongo da.
Gainera, Geroa Baik proposaturiko 38.000 euroko partidari esker, Muesek
Santa Eugenia Elizaren ondoko plazaren zoladura lanei ekingo dio. Gaur egun plaza honek egoera txarreko zoladura dauka, horrek funtzionaltasunari, estetikari eta segurtasunari eraginez, izan ere bertatik ibiltzea zail egiten du, bereziki adineko pertsonentzako. Morentinen, 35.000 euroko inbertsio batek Gorteen Plazako zoladura, iturria eta eserlekuak berritzea ahalbidetuko du.
Ziraukik udal aparkalekuan drainatze jasangarriko sistema bat burutu ahal izango du 20.000 euroko zuzenketa bati esker. Oteizan Geroa Baik 30.000 euroko zuzenketa bat bultzatu du adineko pertsonei arreta emateko instalazio espezializatu bat sortzeko.
Zuñigan, 40.000 euroko partida batekin gizarte etxeko sukalde eta biltokiaren zaharberritze lanei ekiteko balioko du. Halaber, 12.000 euroko partida bati esker Los Arcoseko udalak Santa María Ikastetxe Publikoko errekreo guneko eskailerak zaharberrituko ditu, gaur egun oso egoera txarrean baitaude, horrek haurren segurtasuna arriskuan jarriz. Bestalde, 13.327 euroko inbertsio batekin Urantzia Kirol Klubeko futbol zelaiko ureztatze sistema aldatuko da, gaur egungoa ez baita eraginkorra eta zaharkitua baitago. Sistema berri honek zelaiaren mantentze jasangarria burutzea ahalbidetuko du eta baliabide hidrikoen aurrezpena ekarriko du.
Halaber, Zarrakazteluk Mansilla Parajean udal zerbitzuetarako nabe bat eduki ahal izango du Geroa Baik sustatu duen 25.000 euroko partida bati esker. Gainera, 5.000 euroko beste partida bat bultzatu du ere Sorladako pilotalekuko zoladura lanentzako, honek duen egoera txarra arriskutsua baita bertatik ibiltzen diren pertsonentzako. Lan hauei esker instalazio honen zoladura berriztatuko da, irisgarritasuna hobetuz eta pilotalekuaren erabilerak erraztuz.
Euskararen alorrean, Geroa Baik 42.000 euroko zuzenketa bat bultzatu du TEDER elkartearekin hitzarmena egiteko eta horren bitartez erakundean euskararen promozio-eragile zereginak burutzeko pertsona baten kontratazioa finantzatzeko, horrez gain gure hizkuntzaren promoziorako jarduerak finantzatuz ere.
Bestalde, nabarmendu beharra dago ere koalizioak PSN eta EH Bildurekin batera 35.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu duela Nafarroako Gizaki Proiektuko Lizarrako Komunitate Terapeutikoan berritze lanak burutzeko. Bestalde, koalizioak 66.000 euroko beste zuzenketa bat proposatu du PSNrekin batera, Torres del Ríoko sarbidean, Donejakue Bidearen baitan, hiri espazio publiko baten urbanizatze lanetarako, horrela tokikoen eta bisitarien beharrizanei erantzuna emango dio aisialdi gune berri bat egokitzeko.
Zuzenketa hauekin Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraitasuna ematen dio, lurraldetik eta udal esparrutik gertuko lanari Nafarroako kontuetan oihartzuna emanez eta Aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak mesedetu baititu.