Geroa Baik A-12 eta A-15 autobideen arteko Zizurreko lotunearen konponbidea baloratu du eta oinezkoentzako zein bizikletentzako komunikazioa hobetzearen alde egin du
Pablo Azcona koalizioko parlamentariak gogorarazi duenez, taldeak 2020ko Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa bati esker egin da proiektuaren idazketa
A-12 eta A-15 autobideen arteko Zizur Nagusiko lotunearen konponbidea baloratu du Geroa Bai, horretarako errei berri bat eta bideen berrantolakuntza proposatzen direlarik, eta proiektu hau 2020ko Nafarroako Aurrekontuei parlamentu taldeak aurkeztutako zuzenketa bati esker aurten idatzi dela gogorarazi du.
Pablo Azcona koalizioko parlamentariaren aburuz, “aurreikusitako proiektuak udalerriaren irteeran ibilgailuen trafikoari konponbidea ematen dio, bertako herritarrei eragiteaz gain Iruñera bide horretatik sartzen diren guztiei eragiten baitie”, eta “oinezkoentzako zein bizikletentzako komunikazioa hobetzearen” alde egin du, “horretarako Zizur Nagusia eta Iruñea lotuko dituen bizikletentzako errai seguru bat erabiliz, mugikortasun jasangarriaren alde lan egiteko ildotik alegia”.
Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez “urte honetan zehar udal gobernu taldearekin batera lanean aritu gara, bere alkatea buru, proiektu honen jarraipenean”, eta azaldu duenez “obra hau 2021 urtean egin dadila negoziatu dugu”.
Azconak ziurtatu duenez obra honen exekuzioa “Zizurko Udalak urte luzez izan duen aldarrikapena da”, eta gogorarazi du aurreko legegintzaldian, Zizur Nagusiko Udala Nafarroako Gobernuarekin batera lanean aritu zela arazo honi irtenbidea emateko, bai egitura aldetik bai eta ekonomikoki ere bideragarriak ziren konponbideak bilatzen”.
Pablo Azcona