Geroa Baik A25-eko ekitaldiekin bat egin du eta erakundeek eta gizarteak emakumeenganako indarkeriaren aurka elkarrekin lan egiten dutela baloratu du
Geroa Baik, gizarte zibilak eta Nafarroako erakundeek Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta antolaturiko ekitaldiekin bat egin du. Era berean, herritarrak kalera irteteko deia egin du koalizioak, horrela denon ardura den kalte honekin bukatzeko beharra azpimarratzeko.
Zentzu honetan, gogoratu eta salatu nahi dugu eta munduan hiru emakumetatik batek indarkeria fisiko edo sexuala pairatzen duela edo pairatu duela. “Horrek esa nahi du 1.000 milioi emakume eta neskato baino gehiagok eraso sexualak edo jazarpena pairatzen dutela, trafiko sexualaren biktima direla, indarreko ezkontzarenak, mutilazio genitalarenak edo feminizidioarenak”, adierazi du koalizioak.
Geroa Baitik gure babesa eta elkartasuna agertu nahi diegu indarkeria mota honen aurka hezkuntzatik eta sentsibilizaziotik, kaltetutakoei arretatik, gizarte presiotik eta salaketatik lantzen duten antolakunde sozial eta emakume guztiei. “Badakigu bide asko dagoela oraindik egiteko, eta momentuz, 2015etik hona Nafarroan %20 baino gehiago hazi da Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ekintza Planarentzako dirua, baina ezin diogu zaindari egoteari utzi”, azpimarratu du koalizioak.
Geroa Baik oso argi du “indarkeria mota honek emakumeen bizitza suntsitzen duela eta gizarte haustura sortzen duela; ezberdintasunaren eta txirotasunaren kausa eta ondorioa da, horregatik erakundeek eta gizarte zibilak norabide berean ekin behar diogu”. “Erakunde publikoek, INAIk eta Nafarroako antolakunde sozialek eragin, sentsibilizazio eta ikusgarritasun handiagoa ahalbidetzen dute, nahiz eta horrelako alor delikatuan, egin daitekeen lan guztia eta eman daitekeen diru guztia gutxi izan”, amaitu du koalizioak.