Itzuli

Geroa Baik adierazi du IE-k gezurra dioela zerrenda bakarraren inguruan Gobernuaren hitz egitea ezinezkoa izan dela ziurtatzen duenean

Geroa Baik esan du Izquierda-Ezkerrako José Miguel Nuinen hitzak “oso larriak” direla, eta azpimarratu du “I-Eko ordezkariak gezurra dioela zerrenda bakarraren inguruan Nafarroako Gobernuarekin hitzegitea ezinezkoa izan dela ziurtatzen duenean”.

Koalizioak ziurtatu duenez azken hilabeteetan aukera ugaritan jorratu da gaia, bai Departamentuan bertan bai eta jarraipen batzorde orokorrean, “horren testigantza eman dezaketelarik bai foru Exekutiboak bai eta laukoaren gainontzeko indarrek”.

Geroa Baik gainera nabarmendu duenez “2016rako LEP planteatu zenetik, Mendoza kontseilari ohiarekin, bilera gehiago egon dira laukoaren barnean zerrenda bakarraren gaia lantzeko, ordutik mahai gainean dagoelarik”.

Koalizioak gainera gogorarazi du zerrenda bakarraren proposamena “sindikatuekin ere landu dela, eta Mahai Sektorialean eta Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean ordezkaturik dauden sindikatuen gehiengoa proposamen honen alde agertu da gainera”.

Azkenik, koalizioak ziurtatu du “zerrenda bakarraren aurka edo alde egon daitekeela, baina ez duguna onartuko da esatea Departamentuak ez duela horri buruz laukoa informatu, ezta gutxiago ere ez duela elkarrizketarako borondaterik izan”. “Modu honetan gezurra esatea ez dugu onartuko eta horrelako adierazpenek frogatzen dute, agian I-Eri falta zaiona zerrenda bakarraren aurkako bere jarrera defendatzeko argudioak direla”, amaitu du Geroa Baik. 

Izena eman gure buletina jasotzeko